Autozerbitzuko makina berria jarri da udaletxeko bulegoetan, Pegorako sarreraren ondoan

Horren bidez, hainbat izapide egin daitezke, hala nola errolda-agiria eskatzea, ordainagiriak ordaintzea eta administrazio-espediente baterako sarbidea lortzea. Izapide horiek egiteko, NAN/AIZ, pasaportea edo B@K-Q eskuratzea gomendatzen da. Terminal berriaren ordutegia ondorengoa da: 07:30etik 21:30era, asteko egun guztietan, igande eta jaiegunetan barne.
Eibarko Udalak autozerbitzuko makina edo terminala jarri du udaletxeko bulegoetan, Pegora, Herritarren zerbitzurako bulegoaren ondoan. Terminala autozerbitzuko makina bat da, eta bertan, NAN/AIZ, pasaportea edo B@K-Q erabilita, erroldatzeko ziurtagriak lor daitezke momentuan, eta Eibarko Udalarekin hainbat izapide egin.
Berrikuntza horrek Eibarko Udalaren zerbitzuen kalitatea eta hurbiltasuna hobetzen jarraitzea du helburu, baita zerbitzu horiek sinplifikatzea eta ordutegiak zabaltzea ere, erosoago izateko. Era berean, udal-zerbitzuak eskuragarriagoak izan daitezen eta herritarrek errazago erabil ditzaten lortu nahi da.
- Udalaren webgunetik inprimatu eskabide-inprimakiak
- Kontsultatu eta ordaindu gabeko ordainagiriak (banku-txartelarekin)
- Udalaren izapideak elektronikoki egitea: ikastaroetan eta tailerretan izena ematea, edozein eskaera erregistratzea edo edozein izapide egitea.
B@Q-K Pegoran lor daiteke (aurretiko hitzordua behar da). Izapide erraza da, eta interesdunak identifikazio-agiri batekin (NAN, AIZ, pasaportea) joan behar du, mugikorraren zenbaki bat eta helbide elektroniko bat emanez, eta ziurtagiria unean bertan lortzen du.