Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurten beste hogeiren bat zebra-bide goratu eraikiko dira gure herrian

Aurten beste hogeiren bat zebra-bide goratu eraikiko dira gure herrian

Zebra-bide goratua.

2019/04/26

Hogei kaletan egingo dira obrak, oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko helburuz. Plana 281.655 euroan atera da lizitaziora (BEZ barne) eta obrak egiteko epea 14 astekoa izango da.

Eibarko Udalak lizitaziora atera du oinezkoen zebra-bide goratu gehiago hogeitaka gunetan eraikitzea, duela urte batzuk herriko kale guztien irisgarritasuna hobetzeko hasitako Planari jarraipena emateko asmoz. Jarduera horrek hirigunean ibilgailuen zirkulazioa lasaiagoa izatea du helburu.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, “azken urteotako jarduerek argi erakusten dute gure konpromisoa herri atseginago, erosoago eta irisgarriagoa lortzeko oinezkoentzat. Horren erakusgarri da zebra-bide goratuen Plana eta, horregatik, aurreko urteetan egin dugun bezala, halako jarduerak aurrera ateratzen jarraituko dugu, herritarren premiei erantzuna emateko xedez".

Guztira 21 zebra-bide goratu egokituko dira honako puntu hauetan: Bidebarrieta 56, Urkizu 11. dorrearen ondoan, Romualdo Galdós 6, Saratsuegi (bi lekutan), Juan Guisasola 3, Ubitxa (parkingaren ondoan), Polonia Etxeberria 1-3, Barakaldo 7, Barakaldotik Karmenera, Bustinduitarren 8, Arragueta 20, Iparragirre 2, Barrena 22 (oraingo pasabidearen aldaketa), Sostoatarren 11n eta Asola Igartza 10ean pasabideen arrapalak aldatzea, Legarre Gain 11, Polonia Etxeberria 14 eta Karlos Elgezua Artegietarekiko pasabideak aldatzea, eta Txonta 40. Ikus daitekeenez, herri osoan zehar egingo dira lanak.

Kale horietako batzuk herritarrek Udalari eginiko eskaeren ondorioz aukeratu dira —auzoko bileretan edo aurrekontu parte-hartzaileen batzarretan— eta, beste kasu batzuetan, udal agintariek eurek antzemandako premien ondorioz hautatu dira.

281.655,95 (BEZa barne) euroko aurrekontu batekin atera da proiektua lizitaziora eta eskaintzak maiatzaren 20ra arte aurkeztu ahalko dira. Adjudikazioaren ostean, izendatutako enpresak hamalau asteko epea izango du lanak egiteko.

Ezaugarri teknikoak direla-eta, zebra-bide berriek diseinu trapezoidal bat izango dute, gune goratu batekin eta bi arrapalekin, araura egokituko den % 7ko pendiz batekin. Errodadura-azalera goratzeak deserosotasuna eragiten die gidariei, ezarritakoak baino abiadura handiagoetan doazenean.

Lanak egin bitartean, eragin egingo zaio bai trafikoari bai oinezkoen mugimenduari, baina pasatzeko espazio alternatiboak egongo dira eta ingurua behar bezala seinalizatuta egongo da uneoro.

Orain lizitaziora irtengo den Plana amaitu ondoren ere jarraitu egingo dugu plana osatzen eta zabaltzen, ikusiz gero beste leku batzuetan ere irisgarritasuna hobetu behar dela eta ibilgailuen trafikoa baretu.