Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelenaren eraikin barruan Andretxearen egoitza izateko proiektu-idazketaren adjudikazioa amaitzen ari da Udala

Astelenaren eraikin barruan Andretxearen egoitza izateko proiektu-idazketaren adjudikazioa amaitzen ari da Udala

Astelenako eraikina.

2019/05/21

Hamabi astetan idatziko du UACCESS Arkitekturak proiektua. Proiektua izan orduko, lizitaziora aterako dira obrak urte honetako azken hiruhilekoan, eta urtea amaitu baino lehen adjudikatu ahal izango da.

Eibarko Udala amaitzen ari da Astelena udal eraikin barruko instalazioak egokitzeko proiektuaren idazketaren adjudikazioa, Andretxearen egoitza izango dena bertan jartzeko. Eraikinaren eraberritze integralaren obrak amaituta, orain lokalak egokituko dira Emakumearen Mahaian azaldutako premietan oinarrituz.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan “benetako berdintasuna lortzeko, garrantzitsua da beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko materialak eskura izatea eta, horregatik, asmo honekin beste urrats bat emango dugu Andretxeak behar duen espazioa izan dezan eta dauzkan premiei erantzun diezaien. Prozesu horretan, oso inportantetzat jotzen dugu Emakumearen Mahaiaren eskutik joatea, espazio bakoitzari eman behar zaizkion erabilerak zehazteko".

Administrazio-izapide batzuen faltan, UACCESS Arkitektura enpresa izango da proiektua 12 asteko gehieneko epean idazteaz. Proiektua idatzita dagoenean, lizitaziora aterako dira obrak urte honetako azken hiruhilekoan, eta urtea amaitu baino lehen adjudikatu ahal izango da.

Proiektua idazteko, enpresa adjudikaziodunak Eibarko Udalak eta Emakumearen Mahaiak proposatutako premien programa hartu beharko dute kontuan, zeinak bere baitan jasoko dituen higiezinak dauzkan 640 metro kuadroetan aurreikusitako lanak. Hala, dokumentuak honako espazio hauek jaso beharko ditu: erabiltzaileendako harreragune edo informaziorako sarrera-leku bat, materiala gordetzeko biltegi bat, areto-gelarako espazio zabal bat, edo funtzio anitzeko hiru tailer elkarteentzako espazioekin eta ikastaroak emateko lekuekin.

Halaber, Emakumearen Mahaiak sukalde-tailer gune bat izango du, bi bilera-leku ate lerragarriz bereiziak, neska-mutikoendako espazio ludikoa, berdintasun, feminismo eta generoan espezializatutako liburutegia, bi bulego, komun egokituak eta berokuntza edota aire girotua.  Lokalek sistema ofimatikoa izango dute Udalarekin konektatua egongo dena.

Andretxea hartuko duen edifizioaren barruan eraikitako azalera osoa 846 metro koadrokoa da eta azalera erabilgarria 640 metro koadrokoa.  Sotoko solairuak 92 metro erabilgarri ditu, beheko solairuak 159 metro, lehen solairuak 192 metro eta bigarrenak beste hainbeste.

Duela gutxi obra batzuk egin dira udal eraikin hau berreskuratzeko; hauexek izan dira: instalazioen egokitzea, fatxadak egonkortzea, solairuak eraistea baita estalkia ere, solairu berriak egitea instalazioen pasabidea eta igogailua jartzeko aurreikuspenarekin, fatxada eraberritzea jatorrizko elementuak baliatuta, euri-uren hustubidearen sare berria eta ur beltzen sarearen aurreikuspena.