Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenetik aurrera asfaltatuko dituzte Eibarko bederatzi kale eta eremu, 12.000 metro karratu hartzen dutenak

Iturburu ikastolarako sarbidearen irudia.

Iturburu ikastolarako sarbidearen irudia.

2020/06/19

Lanak Arraterako errepidetik Iturtuburu ikastolara doan bidean hasiko dira egiten, eta sei astez jardungo dute Elgetarako errepidean eta Urki Kurutzekua, Polonia Etxeberria, Armagin, Bista Eder, Urki, Bidebarrieta eta Untzaga plaza kaleetan. Asfaltatze-lan hauen kostua 231.231,82 eurokoa da (BEZa barne), eta Excavaciones y Transportes Orsa enpresak egingo ditu.

Datorren astelehenean, ekainaren 22an, joan zen urtean adjudikatutako asfaltatze-lanak hasiko dira egiten. Lan horiei esker, Eibarko bederatzi kaletako zorua berritu ahal izango da; obrok 12.000 metro koadro inguruko azalera hartuko dute.

Lanik garrantzitsuena Iturburu ikastolarako sarbidean egingo da; bertan, Arrateko kaminotik ikastetxera doan bidearen ia 3.000 metro karratu asfaltatuko dira-eta. Esan bezala, astelehenean bertan hasiko dira lanok egiten. Era berean, Urki Kurutzekuan 1.188 m2 asfaltatuko dira. Elgetako errepidearen 1.660 m2 baino gehiago ere berrituko dira, Ipuruako futbol-zelaiaren atzeko aldearen eta kiroldegiaren artean.

Polonia Etxeberria kalean 936 m2 berriztuko dira; Armagin kalean 1.324 m2 galtzada. Bestalde, Bista Eder kalean ere jardungo dute lanean 553 m2 asfaltatuz. Era berean, Urki kalean, beste 1.100 m2 zolatuko dira; horiek lanok gauez egingo dira, ahal den neurrian trafikoan eraginik ez izateko. Bidebarrieta kaleko lanak ere gauez egingo dira, 1 eta 19 zenbakien artean, 1.570 m2 asfaltatuz. Azkenik, Unzaga plazan, zehazki, hondatuta dauden galtzada-harrien alboan, galtzadaren 459 m2 zolatuko dira. Azken kasu horretan asfalto inprimatua aplikatuko da.

Obra guztietan fresatuko da zorua,  asfaltatu eta, behar den lekuetan, goratu edo lehengoratu egingo da; lurreko seinaleak ere berrituko dira. Aurretik ere honen antzeko jarduketetan egin izan den bezala, lanak egin bitartean, arriskuak prebenitzeko neurriak ezarriko dira, eta obren eraginpean dauden zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko ahalegina egingo da, bai eta obren eremuetan oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa bermatzeko ahalegina ere.  

Lan horiek joan zen urtearen amaieran adjudikatu zitzaizkion Excavaciones y Transportes Orsa enpresari 231.231,82 eurotan (BEZa barne) eta sei astetan egingo dira.

Erlazionatutako elementua

etiketak: obrak, asfaltatzeak, Eibar