Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenean hasiko dira Ibarkurutze inguruan hornidura-sarea berritzeko lanak

2021/06/04

Egingo diren obren artean fibrozementuzko hodi bat erretiratuko da, eta, horretarako, langile espezializatuek esku hartuko dute segurtasun-protokolo guztiei jarraituz. Lanok Errebal inguruaren urbanizazioa Ibarkurutze eta Arikitzako Zubiaren artean hedatzeko obren baitan kokatzen dira. Ibarkurutze 3, 5 eta 7 zenbakien pareko zatian egingo dira obrak, eta ez da edateko ura moztuko, beste hodi bat jarriko delako ‘bypass' bat eginda.

Datorren astelehenean, hilak 7, lanak hasiko dira edateko uraren hornidura-sarea berritzeko, Ibakurutze kaleko 3, 5 eta 7 zenbakien aurrean, Errebal inguruko eta Ibarkurutze eta Airikitzarekiko bidegurutzeko urbanizazio-lanak hedatzeko proiektuaren barruan.

Besteak beste, fibrozementuzko 40 metro inguruko hodi bat kenduko dute eta haren ordez fundizioko bat jarri.

Gauzatzen ari den proiektuak hodi hori aintzat hartzen zuenez, beharrezko protokolo guztiak aurreikusi ziren elementua erretiratzean halako lanetarako ezarrita dauden osasun- eta segurtasun-parametro guztiak betez egiteko. Horregatik, material horiek manipulatzen espezializatutako langileek egingo dituzte lanak, eta beharrezkoak diren ekipo eta jantziak izango dituzte.

Hodiak berrizteko obrak hainbat egunez luzatuko dira, baina ez da ur-hornidura etengo, ez etxebizitzetara, ez inguruko lokaletara, ‘baypass’ bat egingo baita hodi alternatibo baten bidez, uneoro hornidura bermatzearrean. Hala eta guztiz ere, baliteke 'bypass' horu gaitzen den bitartean eten puntualen bat egotea, baina auzokoei aldez aurretik jakinaraziko zaie.

Errebal inguruko urbanizazioa Ibarkurutze eta Arikitzako Zubiarekiko bidegurutzeraino hedatzeko lanak maiatzaren 10ean hasi ziren eta honako obra hauek jasotzen dituzte: espaloiak eta galtzada birzolatzea eta hobetzea, bai eta saneamendu- eta hornidura-sareak berritzea ere. Lanen kostua 133.652 eurokoa da eta iraupena bi hilabete ingurukoa.

Lan honekin  amaituko da Errebal inguru osoko, ondoko kaleetako eta 'Errebal Plazia' eraikin berriko berrurbanizazioa. Proiektu hau PSEren eta EAJen artean lortutako aurrekontu-akordio baten ondorioa da.