Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astebururako datozen elurteen aurrean, Udalak alarma-protokoloa martxan ipini du

2013/02/22

Eibarko udalak alarma-protokoloa martxan ipini du datozen elurteetarako. Horretako, udal lantaldeko beharginak eta elurra kentzeko makina kaleak garbitzen ibiliko dira. Hala ere, udalak hiritarren laguntza eskatzen du euren etxe inguruan dituzten espaloiak eta eskailerak garbitzeko, horrela, denboraleak ekar ditzakeen arazoak neurri batean behintzat saihestu egingo dira. Eusko Jaurlaritzako zerbitzu meteorologikoetatik jaso den abisuaren arabera, gaur arratsalde inguruan hasiko da elurra gogor jausten. Udala adi egongo da eta eguraldiaren aurreikuspenetan egon daitezkeen aldaketa guztien berri ematen segituko du. Hala ere, aldez aurretik, hiritarrek eskain dezaketen laguntza eskertu nahi du.