Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arragueta kalea itxita egongo da datorren astean ur-hornidurako sarea berrizteko obrak direla-eta

Arragueta kaleko artxiboko irudia.

Arragueta kaleko artxiboko irudia.

2022/10/13

Turismoak eta hirugarren kategoriarainoko ibilgailuak Bittor Sarasketatik joan ahalko dira eta kamioiek eta autobusek saihesbidetik joan beharko dute. Gipuzkoako Urak entitateak egingo ditu lanak, eta trafiko-aldaketak astelehenetik (hilak 17) ostiralera arte (hilak 21) izango dira, biak barne.

Gipuzkoako Urak entitateak Bittor Sarasketa kale osoan ur-hornidurako sarea erabat berritzeko lanak egingo ditu datorren astean. Ondorioz, Arragueta kalea itxi egingo da ibilgailuentzat hilaren 17tik (astelehena) 21era (ostirala), biak barne, eta beste bide alternatibo batzuk jarriko dira ibilgailuak igarotzeko.

Gipuzkoako Urak konpainia publikoak Udalari jakinarazi dionez, lan hauek egingo dira: zangak ireki, ur-hornidurako hodi zaharrak kendu, kanalizazio eta hodi berriak jarri, eta, ondoren, zangak bete eta lan egingo den eremua asfaltatu.

Horregatik, bide alternatiboak ezarri dira: turismoei eta hirugarren kategoriarainoko ibilgailuak Bittor Sarasketatik joan ahalko dira Matxariara edo Estaziño kalera, eta handik Errebalera, ohiko bidetik.

Aldiz, ibilgailu astunak (kamioiak eta autobusak) ezingo dira joan Bittor Sarasketatik eta beste bide alternatibo batzuk hartu beharko dituzte erdigunera joateko, bereziki saihesbidetik. Desbideratze horren ondorioz, autobus-linea batzuetan kendu egingo dira Barrena eta Urkizuko geltokiak; horren berri emango zaie unean-unean zerbitzu horien erabiltzaileei, dagozkien geltokietan jarriko diren informazio-kartelen bidez.

Ibarkurutzeko iturria garbitzeko lanak

Bestalde, Ibarkurutzeko iturrian hainbat lan egingo dira harria garbitzeko.

Eibarko Udalak kontratatutako enpresa batek egingo ditu lan horiek, eta 10.360,65 euroko kostua izango dute (BEZa barne). Hala, nabarmen hobetuko da iturriaren itxura.