Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amañak igogailu berri bat izango du 2019an Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotuko dituena

Amañak igogailu berri bat izango du 2019an Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotuko dituena

Amañako igogailuaren muntaia.

2018/11/14

Udalak lizitaziora aterako du obra 626.347 eurotan (BEZa barne) eta 26 asteko epean egiteko. Igogailua Tiburtzio Anitua 1 eta 2 zenbakien artean dagoen gunean jarriko da, eta, 20 metro gainditu ondoren, irisbideak jarraitu egingo du sigi-saga erako pasabide batetik, Karlos Elgezua 2 eta 6 zenbakietan amaitu arte.

Amañako auzoak datorren urtetik aurrera beste igogailu publiko bat izango du, Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleak lotuko dituena eta Eibarko gune altu guztietara irisgarritasunaren hobekuntza zabaltzea ahalbidetuko duena.

Udalak 626.347(BEZa barne) eurotan atera du obra lizitaziora eta 26 asteko epea egongo da hura gauzatzeko. Interesa duten enpresentzat, eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 3ra arte dago zabalik. Aurreikuspenen arabera, obra abenduan adjudikatu ondoren, lanak urtarrilean hasiko dira; hortaz, igogailu berria 2019.aren erdialderako egongo da martxan.

Vaumm Arqitectura y Urbanismok etxeak idatzitako proiektu baten arabera eraikiko da igogailua.  Igogailuaren oinarria Tiburtzio Anitua 1 eta 2 zenbakien artean dagoen gunean kokatuko da, plazatxo moduko batean, gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen dena, eta fruta-denda baten ondoan dagoena. Hortik, igogailuak 20,55 metrotan gora egingo du, Karlos Elgezua kalera iritsi arte, Karlos Elgezua 2 eta 6 zenbakien artean amaituko duen pasabide baten bidez. Azpiegitura berriak dagoen desnibela gainditu eta auzoaren irisgarritasuna hobetuko du, zerbitzuen esparru handi bati bide emanez; izan ere, gaur egun Amañako inguru honek ez dauka konexio irisgarririk erdigunearekin.

Proiektua egiteko, beharrezkoa izango da igogailu-dorre bat eraikitzea eta sigi-saga erako pasabide bat jartzea etxebizitzen eraikinen artean, inpaktu bisuala murriztu eta aldameneko eraikinekiko distantzia gordetzeko.   

Halaber, proiektua idaztean, kontuan hartu da igogailuen sarbideen bisibilitatea ona izatea (haren ingurua, kabina, plaza), segurtasun eza ahalbidetu dezaketen angelu itxirik ez egoteko. Kabinaren ezaugarriei dagokienez, igogailuaren ahalmena 13 lagunekoa izango da eta karga 1.000 kilokoa.

Beheko atera iristeko, egun dagoen urbanizazioa aldatu egingo da, eta plazatxoa erako gune bat sortu. Hala, igogailuaren dorrea Tiburtzio Anitua 1 eta 2 zenbakien artean dagoen berdegunearen barruan kokatuko da, lursailaren euste-hormen ostean. Eraikiko den plazatxoa hainbat triangeluz osatua egongo da eta lorategi-gune bi eta eserlekuak ere izango ditu.    

Proiektu honekin, gobernu-taldeak jarraitu egiten du auzotarren eskariei erantzuna ematen eta, era berean, agintaldi honetako egitarauan (hango parte da egitasmo hau) ezarritako konpromisoak betetzen.  

Informazio gehiago ikusteko SAKATU HEMEN.