Eibarko Udala
harrotasunaren eguna

Albina Stardust eta Divina Comedia, Harrotasunaren Eguna ospatzen duen drag ikuskizuna

2025/06/16
Albina Stardustek & Divina Comedia.
Albina Stardustek & Divina Comedia.

Nazioarteko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko Eibarko Udalak ekitaldi berezi bat antolatu du ekainaren 28rako, 22:00etan. Albina & Divina drag bikote artistikoak beteko du eszenatokia , jai- eta aldarrikapen-giroko ikuskizun batekin.

Albina Stardustek (Iruñea) & Divina Comediak (Arrasate) disziplina anitzeko drag artista-bikotea osatzen dute, eta Euskadi osoko eszenatokietan ibili dira  musika, komedia eta aldarrikapen politikoak modu berezian nahasten dituen ikuskizunarekin. Estilo berezia dute, umorez, gizarte-kritikaz eta lehertzeko  kimika txundigarriz betea, eta horrek drag euskaldunaren erreferente bilakatu ditu.

Publiko guztiei zuzendutako ikuskizuna Untzaga plazan izango da, 22:00etan, eta elkargune anitza eta inklusiboa izan nahi du,  aniztasuna bistaratzeko eta, izateko, maitatzeko eta askatasunez adierazteko eskubidea mahaigaineratzeko.

Eibarrek bene-benetan/irmoki sinesten du giza eskubideetan eta berdintasunean. Harrotasuna jai batetik harago doa, eta oraindik ere lortze bidean dagoena aldarrikatzen jarraitzeko aukera ere bada. Ikuskizun honekin, ozen eta argi esan nahi dugu Eibarren denok dugula lekua”, adierazi du Jon Iraolak.

Bestalde, Kultura zinegotzi Andoni Zabalak kultura-espazio anitzak zabaltzeak duen garrantzia azpimarratu du : “Kulturak begiradak aldatzeko gaitasuna du, eta Albina y Divina bezalako artistek horrela erakusten dute eszenatoki batera igotzen diren bakoitzean. Haien aldeko apustua egitea jendarte libreago, alaiago eta kritikoago baten alde egitea da”.

Zuzeneko emanaldiez gain, Albina & Divina artistak telebistan ere atera ohi dira eta Euskalerria Irratian podcast arrakastatsu bat ere badute, zeinaren bidez umorea, tokiko analisia eta LGTBIQ+ kolektiboko erreferenteei egindako elkarrizketak partekatzen dituzten entzuleekin.

Harrotasunaren Eguneko egitarau osoa Andretxearen webgunean dago eskuragarri.