Albisteak

Merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina abian da

Merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina abian da

2018/10/31

Datorren astelehenean, azaroak 5, helburu bikoitza daukan kanpaina jarriko da martxan gurean: alde batetik, bertako denden lana nabarmentzea eta, bestetik, erantzukizuna eskatzea kontsumitzaileei benetan nahi dugun gizartea sortzeko.

Merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina abian da - Gehiago irakurri

Udalak Eibarko 38 langabetu kontratatzea bultzatuko du

Udalak Eibarko 38 langabetu kontratatzea bultzatuko du

2018/10/31

Aurreko astelehenean, urriak 29, egindako Osoko Bilkurak herriko enpresetan kontratazio berriak egiteko diru-laguntzak ematea onartu zuen. 193.000 €-ko diru-laguntza izango da; Udalak 94.000 euro jarriko ditu eta Lanbidek gainerakoa.

Udalak Eibarko 38 langabetu kontratatzea bultzatuko du - Gehiago irakurri

Eibarrek bat egiten du 2018ko Zientziaren Astearekin

Eibarrek bat egiten du 2018ko Zientziaren Astearekin

2018/10/29

Eibarrek lehen aldiz hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eibarko udalak antolatu duten zabalkunde zientifikoko ekitaldirik handiena; azaroaren 7tik 11ra izango da.

Eibarrek bat egiten du 2018ko Zientziaren Astearekin - Gehiago irakurri

Udalak 90.000 euro bideratu ditu lehiakortasuna hobetzeko "Eibar Pymeen Plana" martxan jartzeko

Udalak 90.000 euro bideratu ditu lehiakortasuna hobetzeko "Eibar Pymeen Plana" martxan jartzeko

2018/10/26

“Eibar Pymeen Plana” ekimenak 15 industria-enpresari emango die aukera laguntza espezializatu eta indibidualizatu bat izateko, lehiakortasuna hobetzeko plan bat zehaztu eta gauzatzeko xedez. Onuradunak 20 langile baino gutxiago dituzten enpresak izango dira eta IKEI RESEARCH & CONSULTANCY enpresa aholkulariaren laguntza izango dute; emaitzak datorren urteko amaierarako egongo dira.

Udalak 90.000 euro bideratu ditu lehiakortasuna hobetzeko "Eibar Pymeen Plana" martxan jartzeko - Gehiago irakurri

Udalak aurrera darrai Otaola ingurua zaharberritzeko lanetan, Ospitalea martxan jarri ondoren

Udalak aurrera darrai Otaola ingurua zaharberritzeko lanetan, Ospitalea martxan jarri ondoren

2018/10/26

Alkateak iragarri du datorren urtean hasiko direla ikusten ingurua modernizatzeko planen lehen emaitzak, jarduera ekonomiko berriak martxan jarriko dira-eta. Ospitale ondoan dagoen etxebizitza-eraikin zaharra eraitsi egingo da; bertan gune libre berri bat sortuko da, aparkaleku ere izan daitekeena eta osasun-zentroari lotua egongo dena.

Udalak aurrera darrai Otaola ingurua zaharberritzeko lanetan, Ospitalea martxan jarri ondoren - Gehiago irakurri

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da

2018/10/24

'Burulogy', teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa, 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Programa horren bitartez, interesatuek beren ariketak egin eta burua sasoian mantendu ahal izango dute. Gainera, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak antzeman, saihestu edo geldotu daitezke. Saio guztiak Untzaga jubilatu etxean eskainiko dira urritik ekainera bitartean, astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era. Interesatuek izena eman dezakete www.burulogy.com web orrian edota Untzaga jubilatu etxean.

'Burulogy' programaren ikasturte berria aurkeztu da - Gehiago irakurri

45 urtetik gorakoentzako eta ahultasun-egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak

45 urtetik gorakoentzako eta ahultasun-egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak

2018/10/23

Bi prestakuntza-programa dira 30 langaberi formazioa emango diotenak. Lizitazio-prozesu baten ondoren, Debegesak emango ditu ikastaroak; udal-inbertsioa 30.000 eurokoa da.

45 urtetik gorakoentzako eta ahultasun-egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak - Gehiago irakurri

Eibarrek ospitale berria izango du, urriaren 29tik aurrera

Eibarrek ospitale berria izango du, urriaren 29tik aurrera

2018/10/22

Helburua da Debabarreneko biztanleei eskaintzen zaien osasun arreta zerbitzua hobetzea. Dena den, erreferentziako ospitalea Mendarokoak izaten jarraituko du.

Eibarrek ospitale berria izango du, urriaren 29tik aurrera - Gehiago irakurri

Eibar, Euskadiko laugarren udalerri gardenena, Dyntra plataformak egindako ikerketa baten arabera

Eibar, Euskadiko laugarren udalerri gardenena, Dyntra plataformak egindako ikerketa baten arabera

2018/10/19

Ikerketa horretan, 15.000 biztanletik gorako Euskadiko udalerrien gardentasun maila ebaluatu da. Emaitzen arabera, Eibarko Udala laugarren postuan kokatu da, euskal hiriburuen ondoren, % 81,76ko puntuazioarekin. Gipuzkoan, berriz, bigarren udalerri gardenena da gurea; Estatu mailan, 21. postuan kokatzen da, 459 udalerritatik.

Eibar, Euskadiko laugarren udalerri gardenena, Dyntra plataformak egindako ikerketa baten arabera - Gehiago irakurri