Albisteak

Eibarko Udalak programa berri bat jarri du martxan haurren aurkako abusuak prebenitzeko

Eibarko Udalak programa berri bat jarri du martxan haurren aurkako abusuak prebenitzeko

2018/12/19

“Tantaka, tabuak ipuinetatik lantzen” erakusketa ipuin baten ilustrazioetan oinarrituta dago eta irakasleei formazioa ematen die gida pedagogiko baten bidez. Ekimenean, Eibarko sei ikastetxetako haur-eskolako eta lehen mailako 1.200 haur inguruk parte hartuko dute irakasleekin lankidetzan.

Eibarko Udalak programa berri bat jarri du martxan haurren aurkako abusuak prebenitzeko - Gehiago irakurri

400 pertsona inguruk hartu dute parte zazpi auzo-bileretan eta 300 proposamen egin dizkiote Udalari

400 pertsona inguruk hartu dute parte zazpi auzo-bileretan eta 300 proposamen egin dizkiote Udalari

2018/12/14

Hondakinen bilketa, trafiko-arazoak eta aparkalekuak, edo kaleko zaratak dira gehien salatutako kontuetako batzuk. Alkatearen hitzetan, “era honetako bilerak beti dira probetxugarri eta berretsi egiten dituzte lehendik hasitako jarduketa-ildoak, hala nola Eibarko kaleen garbitasuna hobetzeko lanak."

400 pertsona inguruk hartu dute parte zazpi auzo-bileretan eta 300 proposamen egin dizkiote Udalari - Gehiago irakurri

Aurten 24 komunitatek jaso dituzte diru-laguntzak fatxadak zaharberritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko

Aurten 24 komunitatek jaso dituzte diru-laguntzak fatxadak zaharberritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko

2018/12/13

Udalak 134.000 euroko diru-laguntzak eman ditu fatxadak zaharberritzeko, bai eta igogailuak jarri edo aldatzeko, eta baita irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko ere, hala nola zero kotara jaistea, solairu berrietara iristea edo arrapalak egitea.

Aurten 24 komunitatek jaso dituzte diru-laguntzak fatxadak zaharberritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko - Gehiago irakurri

Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Eibarko udaletxean, 19:30ean

Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Eibarko udaletxean, 19:30ean

2018/12/13

Aurkezpenean, Ernesto Barrutia eibartarrak irakurriko ditu liburuaren pasarte batzuk eta horiek izango ditu hizpide eta mintzagai hitzaurrearen egileak, Luis Castells historialariak.

Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Eibarko udaletxean, 19:30ean - Gehiago irakurri

Eibarko Udalak eta Armeria Eskolako Elkarteak Cruz Irasuegui bekak aurkeztu dituzte

Eibarko Udalak eta Armeria Eskolako Elkarteak Cruz Irasuegui bekak aurkeztu dituzte

2018/12/10

Titulua lortu berri duten ikasleei zuzendutako internazionalizazio proiektua da hau eta 6 hilabetez atzerrian esperientzia profesionala bizitzeko aukera izan dute Guztira 30.000 euro zuzendu dira ekimen honetara. Kantitate honekin, enpresei ikasle hauek atzerrian izateak suposatzen dien kostuaren zati bati aurre egin nahi izan zaio.

Eibarko Udalak eta Armeria Eskolako Elkarteak Cruz Irasuegui bekak aurkeztu dituzte - Gehiago irakurri

Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoa hartuko du Eibarrek abenduaren 15ean

Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoa hartuko du Eibarrek abenduaren 15ean

2018/12/04

Kontzertuak, abenduaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, izango dira Eibarko Astelena pilotalekuan. Sarrerak 5 euro balio du. Bestalde, PSK taldearen dantza masterclassa goizean izango da, 11:00etan, dohainik, Ipurua Kiroldegian.

Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoa hartuko du Eibarrek abenduaren 15ean - Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eibarko Udalak

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eibarko Udalak

2018/12/03

Halaber, gaur astelehena, abenduak 3, amaitutzat emango dugu 11 egunetan zehar Euskal Herri osoan egindako Euskaraldia ekimena.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eibarko Udalak - Gehiago irakurri

Gabonetako kanpainaren edizio berria abian da

Gabonetako kanpainaren edizio berria abian da

2018/11/28

Argiak piztearekin batera ekin diote gabonetako kanpainari. Astelena frontoian kokatuko den umeentzako txiki-parkaz eta barraketaz gozatzeko herriko dendetan banatuko dituzte txartelak.

Gabonetako kanpainaren edizio berria abian da - Gehiago irakurri