Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Adierazpen instituzionala, urtarrilaren 18an, SD Eibar-Atletico de Madrid partidaren egunean, herrian izandako gertakarien aurrean

Adierazpen instituzionala, urtarrilaren 18an, SD Eibar-Atletico de Madrid partidaren egunean, herrian izandako gertakarien aurrean

Eibarko Udaletxea.

2020/01/22

Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, urtarrilaren 21ean egindako bilkuran, gaitzetsi eta jendaurrean salatu nahi ditu joan den zapatuan, SD Eibar-Atletico de Madrid partida jokatu zen egunean, gure herrian izandako gertakariak. Eibarren ez dira onargarriak probokazio-jarrerak; herri honetan ez dira inondik inora ere onargarriak keinu eta sinbologia naziak.

Era berean, Bozeramaileen Batzordeak Eibarko herritarren jokabide arduratsua aitortu nahi du, onartu beharko ez liratekeen probokazioetan jausteke, bakarrik jaiaz gozatzen eta bere taldea animatzen ibili ziren herritarren jarrera.