Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian den erosketa-bonuen kanpainan 153 merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte

2022/05/09

Kanpainak % 30eko eta % 50eko deskontuak izango ditu eta ekainaren 30ean amaituko da. Astelehenetik aurrera 4.590 bonu jarriko dira salgai, bai online bai modu presentzialean, Eibarko Udalak Eibar Merkataritza Gune Irekiaren lankidetzarekin sustatutako ekimen honetan.

Gaur astelehena, maiatzak 9, goizeko 9:00etatik aurrera, udaberriko erosketa-bonuen kanpaina berri bat hasi da, zeinean 153 merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduk parte hartuko duten. Kanpaina berria, Eibarko Udalak bultzatu eta diruz lagundu du 75.000 eurorekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin lankidetzarekin antolatu da.

Jon Iraolak adierazi duenez, “urtero martxan jartzen ditugun bonu-kanpainak oso pizgarri garrantzitsuak dira erosketak egiteko eta gure merkataritza eta ostalaritza sustatzeko. Pizgarri ekonomiko honek aukera ematen du Eibarko establezimenduek eskaintzen dituzten zerbitzu eta produktu aberats eta askotarikoak ezagutzeko, eta hori eskertu egiten dute bai herritarrek bai saltzaileek. Seguru nago, oraingoan ere, kanpaina arrakastatsua izango dela”.

Eta horren harira, zera gaineratu du: “Aurtengo edizioan, era guztietako establezimenduei egin diegu gonbita gure ekimenarekin bat egiteko; izan ere, iaz soilik osasun, irudi pertsonal eta ekipamendu pertsonalaren arloko establezimenduek hartu zuten parte, pandemiaren testuinguruan, horiexek izan baitziren herritarrek gehien eskatutako sektoreak.”

Kanpaina honetarako 4.590 bonu atera dira, zenbateko desberdinekoak; hortaz, era guztietako establezimenduetan egin ahalko dira erosketak eta zerbitzuak eskuratu, % 30etik % 50era arteko deskontuekin.  

Hala, bonuak bi eratakoak izango dira.  2.040 bonu aterako dira ostalaritzaren arlorako, bitan zatitu ahalako direnak; 12,50 euroko salmenta-prezioa izango dute eta 25 euroko balioa. Gutxienez, 25 euroko balioa duen bonu bat eskuratu ahal izango da. Eta beste 2.550 merkataritza/zerbitzu-bonu egongo dira, bitan zatigarriak, 35 euroko salmenta-prezioa eta 50 euroko balioa izango dutenak. Gutxienez 50 euroko balioa duen bonu bat erosi ahalako da.

Ildo horretan, esan beharra dago Eibarren bizi diren pertsonentzako eta beste herri batzuetan bizi direnentzako bonu kopuru jakin bat egongo dela salgai, eta online salmentarako eta aurrez aurreko salmentarako bonu-kopuru bat ere jarriko dela (Eibarren bizi diren 60 urtetik gorakoentzat soilik).

Eibarren bizi diren pertsonentzat, 3.903 bonu aterako dira eta beste herri batzuetako pertsonentzat, 787.  

Eibarren bizi diren pertsonentzat, eta online-sistema bidez, maiatzaren 9an, 1.464 bonu jarriko dira salgai, eta, asteartean, hilak 10, beste 1.464 bonu. Beste herri batzuetan bizi diren pertsonentzat, astelehenean 344 bonu aterako dira, eta asteartean 343.  

Aurrez aurreko salmentari dagokionez, soilik 60 urtetik gorakoak izan eta Eibarren bizi direnentzat, astelehenean 488 bonu jarriko dira salgai eta asteartean 487.

Maiatzaren 23tik aurrera, bonuak Internet bidez bakarrik salduko dira, eta Eibarren bizi diren pertsonentzat erreserbatuta egongo dira; NAN bakoitzeko hamar bonu eskuratu ahal izango dira.

Bestalde, bonuak erabiltzeko epea maiatzaren 9tik ekainaren 30era bitartekoa izango da. Merkataritza eta zerbitzuetarako bi bonu eskura daitezke gehienez ere eta bost ostalaritzarako. Mota bereko bonuak pilatu daitezke eta 25 euroko (merkataritza eta zerbitzuak) eta 12,50 euroko (ostalaritza) bi erosketatan zatitu daitezke.  

Online bidezko erosketa honako webgune honetan egin daiteke: web www.nikeibarrenerostendot.eus. Bonuak erosi ondoren, Eibar Merkataritza Gune Irekiak Isasi kaleko 26-behean egokitu duen bulegoan jaso ahalko dira, erosketatik bi lanegunera eta bonuen erosketa-agiria aurkeztuta.

Aurrez aurreko erosketari dagokionez ere (60 urte baino gehiago eduki eta Eibarren bizi direnentzat), salmenta astelehenean hasiko da, Eibar Merkataritza Gune Irekiak Isasin duen bulegoan. NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko da, eta pertsona bakoitzak bi bonu eskuratu ahalko ditu, gehienez ere. Aurrez aurreko salmentan txartelarekin ordaindu beharko da derrigorrez.

Azkenik, erosketa-bonuen kanpaina honekin bat egin duten establezimenduei dagokienez, esan behar da 124 establezimenduk hartzen dutela parte: 37 ekipamendu pertsonalekoak, 27 osasun- eta edertasun-arlokoak, 15 etxeko ekipamendukoak, 13 elikadura arlokoak, 7 oinetakoetakoak, 7 optika eta audiozentroetakoak, 3 kiroletakoak, 3 erloju eta bitxi-dendetakoak, 3 jostailu-dendetakoak, 3 liburu-dendetakoak, 2 loradendetakoak, 2 informatika-arlokoak, 2 parafarmaziakoak eta 1 argazkigintza arlokoa.  Ostalaritzaren kasuan, 29 taberna eta jatetxek hartzen dute parte.

Parte hartzen duten establezimenduen zerrenda bonuak eskuratzen dituzten pertsonei emango zaien eskuliburuan kontsultatu ahalko da.