Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da 'On Ekin' enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren VII. edizioa

Abian da 'On Ekin' enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren VII. edizioa

'On Ekin' enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren VII. edizioaren aurkezpena.

2019/09/13

Helburua nagusia da enpresen eta ekintzaileen ideia berriak eta ekimenak bultzatzea, eta enplegu berria sortzea eskualdean. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 3an bukatuko da.

'On Ekin' enpresa arloko ideia eta proiektuen lehiaketaren 7. edizioa aurkeztu dute gaur goizean, irailak 13, prentsaurrekoan, Eibarko Udaletxean. Bertan izan dira Miguel de los Toyos alkatea, Esther Velasco zinegotzia, Maialen Guisasola Ekingune elkarteko presidenta, Vanesa Hortas Ekingune elkartearen ordezkaria eta Josu Alkain (Caixabank) eta Mariela Saitz (AXA aseguruak) lehiaketaren patrozinatzaileak. Helburua da sormena edo kreatibitatea piztea eta ekintzaileen eta enpresen ekimenak babestea, proiektu edo ideia berriak garatuta eta merkatuan arrakasta izateko aukera dutenak.

Aurten ere Ekingune elkartetik antolatu duten lehiaketak bi fase edo zati izango ditu. Lehen fasean, gizarte eta ekonomia arloko eragileez osaturiko epaimahai batek aurtengo edizioan aurkeztu diren proiektu edo ideia bakoitzaren balorazioa egingo du. Proiektuak aurkezteko azken eguna urriaren 3a izango da. Hautagaitzak onekin@ekingune.com helbide elektronikora bidali beharko dira.

Bigarren zatian, 'On Ekin' afaria egingo dute urriaren 17an eta proiektu irabazlea aukeratuko dute modu demokratikoan, afarira bertaratzen diren pertsona guztien artean egingo duten bozketa baten bitartez. Aurretik, epaimahaiak aukeratutako 6 parte-hartzailek bost minutuko denbora izango dute beren proiektuak aurkezteko.

Afariaren ostean, bozketa egingo dute bertaratuen artean sei finalisten artean onena edo gustukoena aukeratzeko. Boto gehien lortzen dituen proiektua izendatuko dute irabazle. Lehen saria 2500 eurokoa izango da; bigarrena, 1000 eurokoa, eta hirugarrena, 300 eurokoa eta beste 200 eurokoa Ekinguneko kideek eskainitako zerbitzuetan.

Gainera, lehiaketan parte hartzen duten guztiek, Elkarteko kide izan nahi badute, urtebeteko kuoten % 50eko deskontuaz gozatu ahal izango dute.

Afarian edozein pertsonak har dezake parte, aurkeztutako proiektuekin lotura edo harremana izan ala ez. Interesatuek mezu bat bidali beharko dute ekingune@ekingune.com posta elektronikora edota 688 734 292 telefono zenbakietara deitu eta 35 euro sartu ES94 2100 1883 9502 0021 0124 kontu korrontean, urriaren 15a baino lehen; 15 euro sarietarako bideratuko dira.