Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da ‘Ni Singular Naiz’, herriko merkataritzaren balioak sustatzeko kanpaina

Abian da ‘Ni Singular Naiz’, herriko merkataritzaren balioak sustatzeko kanpaina

‘Ni Singular Naiz’ ekimenaren aurkezpena.

2019/11/07

Kanpaina hau bihar, ostirala, azaroak 8, hasi eta astebetez garatuko da udalerrian. Establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratu du, eta dendan ikusteko moduko leku batean ipiniko da, kanpainaren beste elementu batzuekin batera.

Singular Denda izendapena duten Gipuzkoako 130 establezimendu baino gehiagok parte hartzen duen “Ni Singular Naiz” kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Udalbatza Aretoan. Debabarrena eskualdetik, 13 Eibarkoak dira: Atelier 11, Burbujas y más, Carnicería Otegui, Casamanía, Corral, Guby Zuloagas, Helmet House Concept Store, Irritsa, Joyería Salaberria, Khloe, Klaus, Muma eta Xare.

Ekintza Alberto Albístegui Eibarko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntzako zinegotziak eta Ana Aramberri Gipuzkoako Merkataritza Federazioko Eibarko Bulegoko zuzendariak elkarrekin aurkeztu dute, Ana Ramosekin (EITBko kirol saileko kazetaria), Zaloa Urain (Kokein talde eibartarraren abeslaria) eta, Eibar SD-ren izenean, emakumezkoen lehen taldeko bi jokalarirekin batera.

Establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori aukeratu du, komertzioak transmititzen dituen balio horiek dituena, eta dendako ikusteko moduko leku batean egongo da ikusgai, kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, “Ni Singular Naiz” poltsa bat, eta orain arte Singular Dendak izendapena jaso duten eskualdeko establezimenduen gida-liburua, eskualde bakoitzeko turismo-informazioko guneetan, hoteletan, museoetan eta beste hainbat puntutan kontsultatu ahal izango da gida hori.

Alberto Albísteguik adierazi duenez, "merkataritza bereziki garrantzitsua da; izan ere, ekonomiari eta enpleguari ez ezik, udalerriko bizitza eta zerbitzuei ere eragiten die. Merkataritza gabe, Eibar ez litzateke orain dena izango. Nabarmendu nahi dut Eibartarko merkataritza berezia eta ezberdina dela, arreta pertsonalizatua eskaintzen duena, eta hori dela, hain zuzen ere, kanpaina honen  bidez, bultzatu nahi duguna, gure merkataritzaren kalitatea eta arreta, leialtasuna sustatzeko helburuarekin. Merkataritza sendoa duen hiri eredu baten aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, gure lan ildo nagusia sustapenean eta biziberritzean oinarritzen da. Eibarko Udaletik negozio txikiei laguntza emango diegu "bereizteko" ahaleginean”.

Bestalde, Ana Aramberrik ondorengoa adierazi du: “Arlo sozialean oinarritzat dituen balioetan posizionatu nahi dugu Singular Dendak marka, eta hiriko bertako komertzioa balio erantsi berezia eskaintzen diolako baloratzen duen bezeroarekiko konplizitatea sortzea. Izan ere, azken batean, bezeroa berezi sentitzen da gauzak egiteko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batekin bat datorren moduan erosita” eta “berezi egiten dituzten produktuak” ezagutzera ematea dira kanpainaren helburuak. Kanpaina hau bihar, ostirala, azaroak 8, hasi eta astebetez garatuko da udalerrian.

Bezeroen leialtasuna sarituko da aukeratuta produktuekin. Itziar Alduntzinek aurkezten duen “Gipuzkoako Kale Nagusia” programak (Onda Vasca) egunero helaraziko dizkie entzuleei ekimenean parte hartuko duten dendekin lotutako galderak, eta zozketa egingo dute erantzun zuzena ematen duten entzuleen artean. Halaber, “Ni Singular naiz” eslogana duten ‘tote bags’ direlakoak eskuratu ahal izango dira sare sozialetan.

Singular Dendak programaren barruan garatuko da kanpaina; programa horren xedea da Gipuzkoako merkataritza bereiztea, profesionalizatzea eta modernizatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako, Turismoko eta landa-inguruneko Sailak eta Eibarko Udalak lagunduta.

etiketak: Ni Singular Naiz, Eibar