Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da "Burulogy" ekimenaren ikasturte berria

Abian da "Burulogy" ekimenaren ikasturte berria

'Burulogy' ekimenaren ikasturte berriaren aurkezpena.

2019/10/09

'Burulogy', teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa, 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Programa horren bitartez, interesatuek beren ariketak egin eta burua sasoian mantendu ahal izango dute. Gainera, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak antzeman, saihestu edo geldotu daitezke. Saio guztiak Untzaga jubilatu etxean (astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 16:30etik 17:30era) eta Beheko Tokian, ostegunetan bakarrik, 10:00etatik 11:00etara eskainiko dira, urritik ekainera bitartean. Interesatuek izena eman dezakete www.burulogy.com web orrian edota jubilatu etxeetan.

Burulogy ekimenaren ikasturte berriaren aurkezpena hartu du gaur asteazkena, urriak 9, Udalak. Bertan izan dira Miguel de los Toyos Alkatea, eta Burulogy ekimenaren, La Caixaren eta Untzaga eta Beheko Tokia jubilatu etxeetako ordezkariak.

Burulogy teknologia berriei egokitutako entrenamendu kognitiboaren programa da eta bertan parte hartzeko interesa dutenek gaitasun mentalei egokitutako ariketen bitartez entrenatu eta ondo pasa ahal izango dute". Ariketak edozein tokitatik landuz, burua sasoian mantendu ahal izango dute. Halaber, aplikazioari esker batzen diren datuekin, burmuinarekin erlazionatuta dauden gaixotasunak detektatu, saihestu edo mantsotu daitezke, Alzheimerra esaterako. Gainera, iktus, tronbosi...motetako eritasunak sortzen dituzten galerak senera etor daitezke.

Irune Martinez Burulogyko ordezkariaren hitzetan, "gero eta gehiago dira ikastarora joaten diren pertsonak, eta hainbat talde daude, 60 eta 90 urte bitarteko pertsonak dituztenak, baina guztiak euren beharretara egokituta". Zentzu horretan, "antolatutako ikastaroetan pertsonen funtzio kognitiboak lantzen dira, eta horretarako ariketa batzuk egiten dituzte, tablet baten bidez". Era berean, hilean behin taldekako ariketa bat antolatzen dute parte-hartzaileekin.

Bestalde, Miguel de los Toyos alkateak adierazi duenez, "jarduera mental honek laguntza handia ematen du kalitate handiagoko zahartzea lortzeko".

Ikasturte berria urrian hasi eta datorren 2019ko ekainera arte luzatuko da. Ikastaroa astelehenetik ostegunera arte eskainiko da Untzaga jubilatu etxean (astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 16:30etik 17:30era) eta ostegunetan bakarrik, Beheko Tokian, 10:00etatik 11:00etara. Programa horretan parte hartzeko izen-ematea www.burulogy.com web orrian edo Untzaga eta Beheko Tokia jubilatu etxeetan egin daiteke.

Udalaren eta La Caixaren arteko lankidetza

Azken urteotan, Eibarko Udalaren eta La Caixaren laguntzari esker burututako ekimena da. Ordubeteko saioa, astean behin, 30 euro balio du: parte-hartzaileak 12 euro ordainduko ditu, jubilatuen etxeak 8 eta La Caixak hamar euro. Bestalde, astean behin bi orduko saioa egin nahi bada, 44 euro ordaindu beharko dira: 20 euro interesatuak, eta hamabi euro bana jubilatuen etxeak eta La Caixak.

Tabletetara egokitutako ariketak

Programa aurreratu horrek tablet formatura moldatutako eta erabiltzaile bakoitzaren beharrei egokitutako ariketak aurkezten ditu eta horien bitartez, era ludiko batean funtzio kognitibo guztiak lantzen dira. Gainera, hilero jasotako datuekin txosten bat egiten da lortutako emaitzekin. Horri esker, gaixotasunen hautemate goiztiar bat egin daiteke.

Bestalde, berezko softwarea erabiltzen denez, aplikazioaren edukia, bai erabiltzailearen zein bezeroaren beharretara guztiz egokituta egon daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-177245 edo 679052651 telefono zenbakietara deitu dezakete edota www.burulogy.com web orrira jo.

etiketak: Eibar, Burulogy