Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalaren YouTube kanalean ikusgai "Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko jardunaldiari buruzko bideoa

"Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko jardunaldiaren hizlariak eta antolatzaileak.

"Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko jardunaldiaren hizlariak eta antolatzaileak.

2021/12/03

Jardunaldia bi kanalen bidez ikus daiteke: jatorrizko bertsioa, hitzaldi eta mahai-inguru bakoitza eman zen hizkuntzan, eta bikoizketa-bertsioa, hitzaldi eta mahai-inguru guztiak itzuli ziren hizkuntzan.

Eibarko Coliseo Antzokian atzo, abenduak 2, egin zen “Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan” izeneko jardunaldiaren bideoa eskuragarri dago dagoeneko Eibarko Udalaren YouTube kanalean.

Ekitaldiak administrazio publikoek komunikazio eta gardentasun alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea izan zuen xede, eta soluzioak proposatzea era guztietako erakunde publikoetarako.

Guztira, zazpi hitzaldi izan ziren goizez (09:30-13:30) eta bi mahai-inguru arratsaldez (16:00-17:30), adituen eskutik.

Jardunaldian jorratu ziren gaiak hauexek izan ziren: barne- eta kanpo-komunikazioa, komunikazio politikoa eta instituzionala, sare sozialak, datu irekiak, administrazio-hizkera argia eta udal gardentasuna.

Bertaratzerik izan ez zutenek edo jardunaldia osorik berriro ikusi nahi dutenek Eibarko Udalaren YouTubeko kanal ofizialean dute eskuragarri hari buruzko bideoa. Jardunaldia bi estekaren bidez ikus daiteke:

  • Jatorrizko bertsioa (gaztelaniaz, euskaraz emandako bi hitzaldiak izan ezik; horien gaztelaniazko itzulpena beherago erantsitako bigarren estekan jarraitu ahal izango da, "Bertsio bikoiztua"izenarekin): https://www.youtube.com/watch?v=sc3VzPoV_60

Jatorrizko bertsioa

Bertsio bikoiztua