Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

41 eibartarrek izango dute Udalak Asola-Igartzan salgai jarritako 16 garaje-plazetako bat eskuratzeko aukera

Asola-Igartza 10. zenbakiko babes ofizialeko etxebizitzen eraikinaren irudia.

Asola-Igartza 10. zenbakiko babes ofizialeko etxebizitzen eraikinaren irudia.

2023/04/17

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, haietako 41 onartu dira eta 2 baztertu, oinarrietako baldintzaren bat ez betetzeagatik. Alegazioak aurkezteko epea apirilaren 17ra arte dago zabalik. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta garajeak zozketatzeko eguna, lekua eta ordua jarriko dira.

Eibarko Udalak Amaña auzoko Asola-Igartza kaleko 10. zk.ko babes ofizialeko etxebizitzen eraikinean salgai jarri dituen 16 garajeetako bat erosteko eskabideak aurkezteko epea amaituta, guztira 41 eskabide onartu dira.

Eskaerak aurkezteko epean (otsailaren 20tik martxoaren 17ra) 43 pertsonak eman zuten izena, baina eskaera horietatik 2 baztertu egin dira, baldintza-agirian adierazitako kaleetako batean garaje bat jabetzan izateagatik.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda joan den martxoaren 30etik dago argitaratuta www.eibar.eus   udal-web orriko 'Tramiteak eta Zerbitzuak' atalean. Onartutako 41 pertsona horietako bakoitzari zenbaki bat eman zaio, eskabidea aurkezteko hurrenkerari dagokiona.  

Horrela, eskabideak aurkezteko epea gaur astelehena, apirilak 17, amaituko da, eta jendaurrean jartzeko epe hori amaitu eta alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda onartuko da, eta 16 garaje-plazak eskuratuko dituzten pertsonak hautatzeko zozketa publikoa egingo den eguna, lekua eta ordua ezarriko dira.

Zozketan, zenbaki bat aterako da poltsa batetik. Zenbaki hori atera duen pertsona izango da plaza bat hautatu ahal izango duena.  Beste gainerako plazak, lehen zenbakitik gorako hurrenkerari jarraituz aukeratuko dira. Plazak aukeratzeko, zozketan hautatutako pertsonei banan-banan deituko zaie, zozketaren hurrenkeran arabera.

Salgai jarriko diren 16 garajeak -1 sotoan (10 plaza) eta -2 sotoan (6 plaza) daude. Ezaugarriei dagokienez, haietako hamabik 18,65 eta 18,93 m2 arteko azalera dute, eta beste lauk 14,08 eta 14,88 m2 artekoa. Plaza handienek 10.672,20 euroko kostua izango dute (BEZa barne) eta besteek 8.693,85 eurokoa (BEZa barne).  

Plaza horiek eskuratu ahal izateko, onartuek baldintza batzuk bete behar izan dituzte, hala nola Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik, honako kale hauetako batean: Amaña kalea, Wenceslao Orbea, Karlos Elgezua, Ziriako Agirre, Artegieta, Bustinduitarren, Tiburtzio Anitua edo Asola Igartza. Gainera, Eibarren Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzen duen ibilgailu baten jabe izan beharko dute, eta egunean izan beharko dute zergaren ordainketa. Beste baldintza bat da ezingo direla izan kale horietako batean dagoen garaje baten jabe.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “salgai jarri ditugun garaje-plaza hauek nabarmen arinduko dute aparkaleku falta auzoan, eta, horregatik, Amañako bizilagunentzat bakarrik izango da aukera. Horrela, erantzun egiten diogu ingurune horretako bizilagunek behin baino gehiagotan egindako eskaera bati.”.

Erlazionatutako edukiak: