"3052. Persiguiendo un sueño" liburuaren aurkezpena eta solasaldia
2014/05/14
Hurrengo astelehenean, maiatzak 19, arratsaldeko 18.00retan, Juan San Martin Liburutegian, Mamadou Dia idazle senegaldarrak bere liburua aurkeztuko du.
Hurrengo astelehenean, maiatzak 19, arratsaldeko 18.00retan, Juan San Martin liburutegian, Mamadou Dia senegaldarra ezagutzeko aukera izango dugu.
Mamadou, Hahatay-Son risas de Gandiol GKE-ko presidentea da eta "3052" liburuaren egilea ere bai. Liburuan bere esperientzia migratorioa kontatzen du lehenengo pertsonan: Senegaletik irteera, Kanarietara pateran heltzea eta Espanian eman dituen 8 urteak dira, besteak beste, liburuko zenbait pasarte.
3052, Dakar eta, bere bizileku izan den, Murtzia arteko distantzia da kilometrotan.
Ekitaldia Eibarko Udaleko Immigrazio alorrak antolatu du, Juan San Martin Liburutegiarekin elkarlanean.