Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria eratu da

2019/06/15
Adin-mahaiak zuzendu du, gaur, hilak 15, ekitaldia, hau da: hautetsi zaharrenak -Merche Garate- eta zinegotzi gazteenak -Miren Baranguan- Udal Idazkari Nagusiarekin batera osatzen duten mahaiak.

Miguel de los Toyos alkate izendatu dute gaur, ekainak 15, ospatutako Udalbatza berezian (PSE-EE, 9 bozka; Gorka Errasti, EH Bildu, 5 bozka; 6 bozka zuri eta boto baliogabea), eta hogei zinegotziak karguaz jabetu dira. Beraz, gaurtik aurrera Udal berria izango dugu Eibarren. “Hirugarren aldiz hitz batzuk esateko ohorea daukat, alkate hautetsia naizen aldetik. Lehen aldian, nire bizitza politikoaren egun garrantzitsuenari buruz hitz egin nuen. Bigarrenean, berretsi egin nuen hori eta, gaur, esan beharra daukat momentu hauek nire memoriaren parte izango direla betiko”, adierazi du alkateak.

Era berean, alkateak "siglen gainetik lan egiteko konpromisoa" hartu du, "ideologien gainetik aurrera egiteko konpromisoa", eta, soilik, hiriaren alde egingo duela azaldu du. Eta, horretarako, "nire konpromiso argia da zintzotasunetik, elkarrizketatik eta ahaleginetik lan egitea, eta guztion artean erronka horiei aurre egitea ahalbidetuko duten akordioak bilatzea", nabarmendu du.

"Lau urte ditugu aurretik. Ilusioz betetako lau urte, ilusioz betetako proiektuak. Enplegua, ekonomia, hirigintza, teknologia, industria, merkataritza, kirola, kultura, berdintasuna, euskara, gardentasuna, partaidetza, gizarte-kohesioa landu beharko ditugu hiriak gure bizilagunen bizi kalitatea hobetzen jarrai dezan", gaineratu du Alkateak.

Amaitzeko, Alkateak ondorengoa adierazi du: "azken batean Eibarren, eibartarrentzat eta eibartarrekin lan egin nahi dut. Borondate horretan bat gatoz, eta agintaldia emankorra izango da".

Legeak dioen bezala, hauteskundeak izan eta hogei egunera eratzen da udala. Hona hemen udalkideen izen-abizenak: Miguel de los Toyos (alcalde), Idoya Sarasqueta, Alberto Albístegui, Esther Velasco, Patxi Lejardi, Patricia Arrizabalaga, Jon Iraola, Ana Tellería, Pedro Escribano (PSE-EE); Josu Mendikute, Alberto De La Hoz, Merche Garate, Elena Ibañez, Jon Pérez, Amaia Albizu (Eibarko EAJ-PNV); Gorka Errasti, Igone Lamarain, Miren Baranguan, José Guimaré, Anafran Astigarraga (EH-Bildu); Mº Isabel Fernández Pejenaute (Elkarrekin Podemos).

Aurreko alkateak

Eibarrek, Errepublika aldarrikatu zuenetik, alkate hauek izan ditu: Alejandro Telleria, Domingo Cortazar, Jose Gonzalez Orbea, Justo Oria Gorostiaga, Esteban Orbea Orbea, Luis Palacios Montejo, Javier Eguren Larrañaga, Jose Hernando Alberdi, Jose Maria Echeverria Iraolagoitia, Antonio Maria Yraolagoitia Orbea, Juan Eguia Sarasua, Antonio Landa Mendicute, Mikel Larrañaga Mandiola, Jesus Maria Agirre Arriola, Aurora Bascaran Martinez, Iñaki Arriola Lopez eta Miguel de los Toyos Nazabal.

2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria eratu eta Alkatea aukeratzeko bilkura berezia ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN.

2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria eratu da

2019-2023 agintaldirako Udalbatza berria.