Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

‘Janari-txartela’ ezarri du Eibarrek pasadizoko pertsonentzat

2016/08/02

Udalak txartel bana emango du pertsona bakoitzeko. Txartel horrekin menu bat jan ahal izango dute gizarte-programa horretara atxikituta dauden ostalaritzako hiru establezimenduetako batean. Guztira, 3.000 euro bideratu dira kanpaina horretara, Eibarko EAJ-PNVak udal aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz, PSE-EErekin adostuta.

Eibarko Udalak ‘janari-txartela’ izeneko programa ipini du abian; gizarte izaera duen ekimen horren hartzaileak dira gure hiritik igaro diren baliabide gabeko pasadizoko pertsonak. Laguntza hori emateko prozedura erraza da. Laguntza jaso nahi duten pertsonek Udaltzaingora jo beharko dute. Bertan, txartel bat emango zaie eta menu bat aterako zaien ostalaritzako hainbat establezimenduetara joan ahal izango dira. Aipatutako pertsonak pasadizoko jendea dela kontuan izanda, ‘janari-txartel’ bana emango zaie pertsona eta urte bakoitzeko.

Hiru izan dira ekimen horretara atxikitu eta elkarlanean aritu diren establezimenduak: Arkupe, Kontent eta Kultu. Txartelarekin, pasadizoko pertsonek aukeratu dezakete, hiruren artean, bazkaldu nahi duten establezimendua. Txartelak menu energetiko batez osatutako menuaz gozatzeko aukera ematen du. Jatetxean bertan jan edota janaria ‘tuper’ batean eramateko aukera dute. Menu bakoitzak 8 euro balio du. Hala, bildutako bonuekin, ekimenean parte hartuko duten establezimenduak Udaletxera zuzenduko dira eta txartelen zenbateko osoa itzuliko zaie.

Modu horretan, Udalak ‘garraio-txartela’ izeneko ekimena osatu du; duela urte asko ezarritako programa da eta pasadizoko pertsonei ematen zaien txartela da Eibartik nahi duten tokira joteko. ‘Janari-txartela’ bezala, garraioaren bonua, gehienez, pertsona eta urte bakoitzeko ematen da.

Urtean zehar zenbat janari-txartel eman behar diren baloratzean, azken urteko garraio-txartelen kopurua izan da kontuan. Aurreko urtean Eibarren 360 ‘garraio-txartel’ eman zirela aintzat izanda, Udalak bideratu duen aurrekontua ‘janari-txartelak’ kanpainara 3.000 eurokoa izan da.

Pasadizoko pertsonentzat ‘janari-txartela’ plana martxan ipintzeko ekimena Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeak aurtengo udal aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa baten ondorioa da; PSE-EErekin batera lortutako aurrekontu-akordioaren barruan dago.