Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018. ekitaldirako Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak

2018. ekitaldirako Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak

2018ko otsailaren 21ean egindako ezohiko Osoko bilkura.

2018/02/22

Eibarko Udalbatzak, atzo asteazkena, otsailak 21, egindako ezohiko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2018. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari, 32.357.193,19 euroko zenbatekoarekin. PSE-EE (10) eta Eibarko EAJ-PNV (5) Udal Taldeek aldeko botoa eman zuten, EH-Bilduk kontrakoa (3) eta Irabaziko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen.

GAOan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita, hamabost laneguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko; eta egongo ez balira, behin betiko onartutzat hartuko da urte honetako aurrekontua.

Aurrekontu parte-hartzailea

Eibarko Udalak abian jarriko du “aurrekontu parte-hartzaile” prozesu bat 2018 urteko udal aurrekonturako; herritarrek erabaki ahal izango dute zer inbertsio egingo diren udalerriko herriguneetan, Udalak berak zehaztutako muga ekonomiko baten barruan.

Prozesu honekin, eibartarrek zuzenean erabakiko dute nola inbertitu 2018ko udal aurrekontuen 800.000 euro. Diru kopuru hori modu ekitatiboan banatuko da udalerriko zortzi herrigune hauetan: beheko aldea, erdi-behe aldea, erdigunea, Legarre, Ipurua, Urki, Amaña eta baserri-auzoak. Dirua banatzeko irizpide hau jarraituko da: 50.000 euro finko herrigune bakoitzerako eta gainerako 400.000ak herrigune bakoitzaren biztanleria kopuruaren arabera.

2018ko otsailaren 21eko ezohiko Osoko bilkura ikusteko SAKATU HEMEN.

etiketak: Aurrekontuak, Udala, Eibar, 2018