2013ko Alkohol gehiegi ez edateko umore kutsua daukan pegatina aukeratua izan da
2013/05/20
Xabier Arrieta Aldazabal izan da aurtengo irabazlea, "Ez da herri kirola, beraz kontrola!" lelopean aurkeztutako pegatinarekin
Pasa den maiatzaren 16an aurtengo alkohol gehiegi ez edateko umore kutsua duen pegatina aukeratu zen.
Aurten 10 pegatina aurkeztu dira lehiaketara eta irabazlea Xabier Arrieta Aldazabal izan da, "Ez da herri kirola, beraz kontrola!" lelodun pegatinaren egilea.