Eibarko Udala

2012. urtean auzoz auzo egindako bileretan 220 eskaera jaso ziren.

2013/01/15
Jasotako eskaera edo proposamen horien % 51,56a Zerbitzu sailari zegokion; eskaerok hiri-inguruneko hobekuntzei buruzkoak ziren.

 Proposamen horien % 18,67a Udaltzaingoari dagozkion gaien ingurukoak ziren; % 15,11 Obra sailarenak, % 9,33 Hirigintzakoak eta % 5,9 Alkatetzakoak.

 

Auzoka, eskaera edo proposamen gehien herriaren barren aldeko bileran jaso ziren, guztira 56 proposamen. Gainerako auzoetan egindako eskaerak hauek izan ziren: Legarre: 36, Urki:35, erdialdea eta barren aldea: 29, erdialdea: 25, Amaña: 25 eta Ipurua 19.

 

Bileretara joandakoak 465 izan ziren