Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

156.090 eurotan adjudikatu da Errebal Plazia eraikineko ikus-entzunezkoen instalazioa

Errebal Plazia eraikineko artxiboko irudia.

Errebal Plazia eraikineko artxiboko irudia.

2022/03/14

Argiteria eta soinu eszenikoaren eta komunikazioen arloetan beharrezkoak diren azpiegiturak jarriko dira bi hilabeteko epean. Errebal eraikin osoak eta haren instalazioek doako wifia dute eta bertako espazioak erabiltzen dituzten pertsonak Internetera sar daitezke.

Eibarko Udalak 156.900 eurotan (BEZa barne) adjudikatu du Errebal Plazia funtzio anitzeko eraikinaren ikus-entzunezko instalazioetarako proiektua egikaritzea.  Aurkeztutako eskaintzak baloratu ondoren, lanak Cinetronica SL enpresari adjudikatu zaizkio, eta egikaritze-epea bi hilabetekoa da.

Errebal funtzio anitzeko espazioa martxan dago hilabete batzuetatik hona, eta egitasmoaren helburua da eraikin berriaren zuzkidurak osatzen joatea. Zehazki, orain esleitu den proiektuan eraikinaren erdiko plazarako beharrezkoak diren azpiegiturak jasotzen dira, hain zuzen, argiteriari, soinuari eta komunikazioei dagokienez.

Hala, argiteria eszenikoaren kasuan, egitasmoak aurreikusten du azpiegiturak behar adinako dimentsio eta egitura edukitzea, ekoizpen bakoitzak eskatzen dituen argi-baldintzei erantzuteko.  Zirkuituak, kontrol- eta erregulazio-gela eta argiteria-posizioak instalatzea sartzen dira egitekoen aurrean. Horrek guztiak aukera emango du Errebalgo plaza estalian egingo diren jardueren ikus-entzunezko premiei erantzuteko.

Soinu eszenikoari dagokionez, audio-seinaleen banaketa-sareak diseinatu dira, seinale-azpiegitura indartsua, malgua eta moldakorra izan dadin eta zerbitzua eman ahal diezaien hainbat soinu-premia desberdinei. Horretarako, aurreikusi da seinaleen banaketa formatu eta euskarri digitalean egitea, hala, audio-seinaleen kalitate ona bermatuz.

Diseinuaren oinarria da seinaleen banaketa guztia digitalizatzea, baina audio-ekipo klasikoekin txertatzeko aukera egonik, izan ekipo horiek bertakoak izan konpainietakoak, alokairuzkoak, eta abar.

Eta komunikazioen kasuan, kable bidezko telebista-sistema bat egongo da, bideoko barne-seinaleak banatzeko adinakoa.  

Sareen atalean, hornidura teknikoa osatzen duten atal bakoitzaren kuadro elektrikoen, kanalizazioen, kable elektrikoen eta ikus-entzutezkoan kableen azpiegitura guztia jasotzen dira.

Doako wifia Errebal Plazia eraikinean

Bestalde, Errebal Plazia eraikin osoak eta haren instalazioek doako wifi-sistema dute, eta, beraz, bai plaza estaliaren erabiltzaileek bai gainerako instalazioen erabiltzaileek, Interneterako zuzeneko sarbidea izango dute.  

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “Errebal Plazan doako wifia jartzea beste urrats bat da instalazioa osatzen joateko eta erabilera anitzeko gune berria eibartarrentzako topagune kultural eta sozial bat izaten laguntzeko”.