Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/03/06

Gaur, 2015ko martxoaren 6an, udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak batzen dituen Eibarko udaleko Bozeramaileen Batzarrak, aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala

Martxoaren 8a / Emakumeen Nazioarteko Eguna nazioarteko komunitateak adostutako data da, eta ekimen horren helburua mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak berdintasuna lortzeko asmoz egindako lana aintzat hartzea da.

Emakumeen mugimenduaren ekimenak babestearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, helburu hauek lortzeko:

a. emakumeen partaidetza soziopolitikoa eta elkarte-sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea.

b. udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko.

c. tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeak eta emakumeen edota feministen mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea.

Eibarko udalak konpromisoa hartzen du mugimendu feminista edota emakumeen mugimendu antolatua sustatzeko, babesteko eta indartzeko, herriko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzeko asmoz, ETA EIBARTAR GUZTIAK GONBIDATZEN DITU EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ANTOLATU DIREN EKINTZETAN PARTE HARTZERA, besteak beste,

Martxoak 6tik 29ra Portalean
                             Erakusketa: DIALOGOS Lourdes de la Villa eta Rafael Tormo
Martxoak 7, 17:00 Museoan
                           Bisita gidatua : “Emakumea eta lana “
Martxoak 8, Untzaga Plazan 11:00etan
                           PhotocallGu feministak gara/ Nosotras somos feministas”
                           Kontzentrazioa: Feminista naiz / Soy feminista” 12:00etan
                           Musika Bandaren Kontzertua Coliseoan 12:30-14:00,
                           Emakume Bazkaria:14:30 Izen emateak andretxean.
                           Karaoke Feminista Andretxean18:00
  Martxoak 11, Portalean, Areto nagusian18:30                       

               Kritika Literaria Feminista “Trilogía del baztan”. Josune Muñoz