Eibarko Udala
2025/03/13
-
2025/03/15

Zuhaitz eguna 2025

Urkoko igoerako aparkalekuan, Izuan

2025eko Zuhaitz eguneko kartela
2025eko Zuhaitz eguneko kartela
Zuhaitz Egunean 14 espezie autoktonotako beste 350 zuhaitz eta zuhaixka landatzea aurreikusten da (haritzak, pagoak, hurritzak, lertxunak, makatzak eta sagarminak, ahuntz-sahatsak, sahats ilunak, zuhandorrak, elorri beltzak, hostazuriak, ereinotzak, elorri zuriak, otsalizarrak); Izuako udal partzelan 8.964 zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatuko dira guztira.

Taldeka egingo da Pagaegikorta lursailerako igoera, eta bi elkargune egongo dira:

  • 30ean, Eibarko Klub Deportiboan (Toribio Etxebarria 16),
  • 10:00etan Urkorako igoerarako aparkalekuan, Izuan.

Arbolen landaketa 10:00etatik 13:30era bitartean egingo da eta Izuako parkean egingo den luntx batekin amaituko da (euria eginez gero, J.A. Mogel Ikastolan egingo da).  

Jardueran parte hartzeko plazak mugatuak dira; horregatik, parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, mezu elektroniko bat bidaliz info@lurgaia.org helbidera, honako datu hauekin: parte-hartzaileen izena-abizenak, adinak, telefonoa eta aukeratutako topagunea. Plazaren onarpena ere jaso behar da.

Izen-ematea martxoaren 13ra arte egin ahalko da (egun hori barne).  

Parte-hartzaileei gomendatzen zaie etxetik ura eramatea, mendiko edo uretarako botak eta arropa erosoa.