- https://www.eibar.eus/eu/agenda/zuhaitz-eguna
- Zuhaitz eguna - Bertako zuhaitzak landatzeko jardunaldia
- 2023-02-19T09:30:00+01:00
- 2023-02-19T13:30:00+01:00
Zuhaitz eguna - Bertako zuhaitzak landatzeko jardunaldia
Lindari
Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak, Eibarko Klub Deportiboarekin, Eibarko Baso Biziak elkartearekin eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean, Zuhaitz Eguna antolatu du otsailaren 19rako, igandea, zuhaitz-landaketaren bidez.
Zuhaitz Egunean, aurten, 130 zuhaitz edo zuhaixka autoktono landatuko dira (haritzak, urkiak, arteak, gorostiak, otsalizarrak, elorri zuriak, basaranak, astigarrak, eatb.), Lindari izeneko lursailean, Urko mendiaren magalean, Udalak zaintza-akordio baten bidez duen lursailean. Toki horretan lehenago ere egin dira landaketak baso autoktonoa berreskuratzeko.
Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, info@lurgaia.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, datu hauekin: izen-abizenak, adina, e-maila, telefonoa, eta aukeratutako elkargunea.
- Izena emateko epea: Otsailaren 16ra arte
- Zailtasun ertaina-handia: Malda handia eta otadiak. 12 urtetik gorakoentzat.
- Topaguneak:
- 9:30 - 1. Topagunea: Eibarko Klub Deportiboa (Toribio Etxebarria kalea, 16)
- 10:00 - 2.Topagunea: Amaña Ikastetxea (Artegieta kalea, 5)