Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zientzia Astea

UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 18. edizioa Eibarrera dator aurten; aurretik, Bilbo, Barakaldo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz izan dira ekitaldi garrantzitsu honen egoitza. Ekitaldia Portaleko Kultur Etxean izango da azaroaren 7tik 10era eta Coliseo Antzokian azaroaren 11ra arte.

Zientziaren Asteak publiko guztientzako jarduera ludiko eta pedagogikoz betetako egitaraua dauka, eta horien helburua da euskal gizartea eta bereziki gazte jendea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea, eta gonbita egitea zientzia entzun, dastatu, behatu, usaindu, ukitu eta sentitzeko.  

Urtero, jarduerak gai desberdin batean oinarritzen dira eta, aurtengoan, batez ere “Ura eta Itsasoa” izango dira ekintzen erreferentzia.

Izen-ematea doan da eta webgune honetan egin behar da: www.zientzia-astea.eus. Informazio gehiago Pegoran, Portalean edo webgune honetan: www.zientzia-astea.org/es/zientzia-astea-eibar/.

Zientzia Astearen programa

  • Azaroak 7, asteazkena

-       17:00 “Glutena aurki dezagun” tailerra Portaleako 3.solairuko batzartokian.

-       18:00 Gaixotasun zelikoari buruzko hitzaldia Portaleako areto nagusian.

-       19:30 “Jakin eta Erein” zikloaren hitzaldia, Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztuta, Portaleako areto nagusian

Mireya Etxaluze, Astrofisikoa, ikertzaile Oxford-en

Recetas astronómicas: Así se cocinan las estrellas

  • Azaroak 8, osteguna                         

-       15:30 Ibilbide didaktikoa: Energia berriztagarriak martxan, Ingeniaritza Eskolan

-       18:00 Zientzia ikuskizuna Portaleako areto nagusian.

-       19:00 Zientzia Club Portaleako areto nagusian

  • Azaroak 9, ostirala

-       15:30 Ibilbide didaktikoa: Energia berriztagarriak martxan, Ingeniaritza Eskolan

-       17:30 “Hondar 2050. Gure hondakina. Gure arazoa” Portaleako areto nagusian

-       19:00 “Jakin eta Erein” zikloaren hitzaldia, Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztuta, Portaleako areto nagusian

Miren Mandiola, laguntza bidezko ugalketako doktorea, Hospital Quirón-Donostia

Caos en la fertilidad del siglo XXI

  • Azaroak 10, larunbata

-       10:30 “Guk hitz egiten dugu. Baina, hitz egiten ote dute haiek?” hitzaldia Portaleako areto nagusian.

-       11:30 Ibilbide didaktikoa:“Itsas azpiko bolkanismoak Eibarren utzi zuen ondarea” Azitaingo industrialdean

-       16:00 “Papera tolesten” matematika tailerra  Portaleako 3.solairuko batzartokian.

-       17:30 “Papiroflexia” matematika tailerra  Portaleako 3.solairuko batzartokian.

-       19:00 Jakin eta Erein” zikloaren hitzaldia, Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztuta, Portaleako areto nagusian

Antxon Olabe. Ingurumeneko ekonomialaria, Trantsizio ekologikoaren Ministerioa

Cambio climático, el gran desafío de nuestro tiempo

  • Azaroak 11, igandea

-       11:00 eta 15:30 Ibilbide didaktikoa: Energia berriztagarriak martxan, Ingeniaritza Eskolan

Itxiera ekitaldia: Coliseo Antzokia 12:00 a 14:00

            Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztuta

-       12:00 Ongietorria Alberto Albistegui zinegotziaren eskutik.

-       12:10 Asier Laspiurren hitzaldia, artista eta UPV/EHU-ko irakaslea

Zientziartea

Zientziaren eta artearen fusioaz; gure zibilizazioaren jatorrietara joko du, antzinako Greziara.

-       12:50 Javier Gorosabel astrofisikari eibartarrari omenaldia egiteko ekitaldia

  • Itziar Garate-López-en (UPV/EHU) hitzaldia

"Unibertsotik Eibarrera, zeruko izarretatik etxekora"

  • Javier Gorosabel astrofisikako ProAm Lankidetzarako sariaren aurkezpena, Santiago Pérez-Hoyosen eskutik (UPV/EHU)
  • Ricardo Hueso sarituaren hitzaldi laburra.
  • Familiari sariaren erreprodukzioa entregatzea.

-       13:30 Elkarrizketa Patxi Alonso kazetariari, Alberto Albisteguiren eta Enrique Zuazuaren eskutik

-       14:00 Itxiera

Zer
Noiz 2018/11/07 08:00
2018/11/11 23:55
Non PORTALEA ETA COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal