- https://www.eibar.eus/eu/agenda/zabalik-gabonetako-bigarren-eskuko-azokan-izena-emateko-epea-1
- Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka.
- 2022-12-17T10:00:00+01:00
- 2022-12-17T14:00:00+01:00
Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka.
Abenduak 17, Errebal Plaza, 10:00etatik 14:00etara
Erreserbatu mahai bat, behar ez dituzun gauzak saltzeko, haien bizi-iraupena luzatuko duzu horrela.
Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:
1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zeure gauzak.
2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak…
Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.
Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.
Egoera onean dauden erabilitako objektuak berriz ere erabiliz, hiri-hondakin gutxiago sortzea lortzen dugu.