Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zabalik Gabonetako Bigarren Eskuko Azokan izena emateko epea

Abenduak 17, Errebal Plaza, 10:00etatik 14:00etara

Erreserbatu mahai bat, behar ez dituzun gauzak saltzeko, haien bizi-iraupena luzatuko duzu horrela.

Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:

1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zeure gauzak.

2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko

dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak…

Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.

Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.

Izena emateko epea: abenduaren 1etik 13ra (biak barne)

  

Izen-emateak eta informazio gehiago

www.merkabi.eus/eibar

tel. 943 670 249

Egoera onean dauden erabilitako objektuak berriz ere erabiliz,

hiri-hondakin gutxiago sortzea lortzen dugu.

 

TAILERRA

Egin Gabonetako apaingarriak material birziklatuekin

11:30 – 14:00, Errebal Plaza. DOAN

Bi tailer: 3-6 urteko haurrentzat (heldu batez lagunduta) eta 7 urtetik aurrerakoentzat.

 

Iraupena 25 min. Bost txanda aukeran, 11:30etik 13:30era. Plaza mugatuak.

Hartu zure txanda egun berean!

Zer
Noiz 2022/12/01
2022/12/13
Non Errebal plaza, Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal