Eibarko Udala
2024/10/19 10:00-14:30

Kontsumo arduratsu eta ekologikoaren azoka

Untzaga plaza

Biolur, ENEEK-Ekolurra, Debemen eta Egoaizia elkarteek, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren azokaren bigarren edizioa antolatu dute.

Programa

  • 10:00. Azokaren hasiera
  • 11:30. Gaikako bilketan sentsibilizatzeko tailerra, Debarrenako Mankomunitatearen eskutik.
  • 12:00. EKOerrezeta bat egitea eta, ondoren, chefintegratiboaren eskutik dastatzea.
  • 14:15. VII. Kartel lehiaketako sari banaketa.
  • 14:30. Azokako produktuekin egindako saskien zozketa.
  • 14:30. Azokaren itxiera.

Azoka ekologikorako bonuak

Udaletxeko atezaintzara urriaren 18a baino lehen joaten direnek, doan eta agortu arte, pertsonako 5 €-ko bonu bat jaso ahal izango dute, ondoren azoka ekologikoko postuetan trukatzeko.

Udaletxeko atezaintza: Untzaga plazatik sarbidea.

Astelehenetan: 8:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00.

Asteartea-Ostirala: 8:00 - 14:00