Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XIII. Eibarko "Asier Errasti" laburmetraia jaialdia

Plano Corto Kultur Elkartearen eta Eibarko Udalaren eskutik  Eibarko XIII. Asier Errasti Laburmetraien Jaialdia gurean da berriro. Azken bi urteetan partehartzaile kopuruak nabarmen egin du gora, eta aurten ere jaso den filma sorta ez da makala, estatu mailako 267 lan aurkeztu dira. Jaialdia azaroaren 5etik 10era ospatuko da; astelehenetik ostiralera (5etik 9ra) Coliseo Antzokian laburmetraien emanaldia egingo da arratsaldeko 20.00etatik 21.30ak arte, eta larunbatean (azaroaren 10ean) sari banaketa zein saritutako filmen emisioa burutuko da Portalean, 19.30etatik aurrera.

informazio gehiago

Zer
Noiz 2012/11/05 20:00
2012/11/09 00:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal