Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Wilt, panpina puzgarriaren hilketa

Henry Wilt, batez ere, itxaropena galdutako gizona da. Arte eta Lanbide Eskola batean dihardu Literatura irakasle, batere interesik ez duten igeltsero, iturgin edo arkgiketari-gaiekin. Emaztearekin ere ez da zorion-tsu. Aspaldi ez du Eva jasaten, emazte heldugabe eta txepela.

Baina Wiltek ihesbidea du: egunero, txakurra paseatu bitartean, emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ematen dio.

Denbora-pasa “inuzente” hori gorabehera, ez dirudi bere bizitzan ezer aldatuko denik, harik eta emazteak bikote iparamerikar bat ezagutu eta horiek Wiltarrrak jai batera gonbidatu arte. Bertan gorabehera batzuk gertatuko dira, panpina puzgarri baten agerpena tartean, zeinekin Wilt ustekabean harrapatuko duten.

Wilt, lotsatuta, etxera heltzean, emazte suminduaren ohar bat aurkituko du, bidaian doala adierazten diona. Eta horrekin batera pakete bat aurkituko du, zeinetan … panpina dagoen. Komuneko papera bukatu denez, oharra erabiltzen du garbitzeko eta gero, komun-zulotik botako du. Jarraian, egun batzuetan etxean bakarrik egongo denez, emaztea hiltzeko plana abian jartzea erabakiko du.

Zer
Noiz 2012/01/20
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal