- https://www.eibar.eus/eu/agenda/voces-y-cuerdas
- Voces y cuerdas
- 2012-04-20T00:00:00+02:00
- 2012-04-20T23:00:00+02:00
2012/04/20 00:00-23:00
Kontzertua
Voces y cuerdas
Coliseo Antzokia
20:30 6€
“Voces y Cuerdas” laukote eibartar enblematikoa berriztuta dator aurtengoan, talde berria jaio zen urrian eta hau izango da eskainiko duten lehendabiziko kontzertua. Hori bai, estilo berdina jorratzen jarraitzen dute eta doinu alai horien lekuko izango da Coliseo antzokia. Vicente Ramirez (ahotsa eta gitarra), Alberto Alberdi (rekintoa) eta Aitor Errasti (ahotsa eta perkusioa) lagun dituela, Marivi Murillo da taldearen ahots berria eta lehenago egiten zuten moduan, eibartarrek hainbeste miresten dituzten bolero eta rantxerak izango dira entzungai taula gainean.