Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Viva Verdi

viva verdi

OPERA DIVERTIMENTO

SOSTOA ABESBATZA

10 € 

Giuseppe Verdi handiaren jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, “Opera Divertimento” taldeak eta bere nazioarteko bakarlari ospetsuek, Sostoa Abesbatzarekin batera, Le Roncoleko jenioaren musika gorenaz kontzertu handia eskainiko dute, 2013ko azaroaren 30ean, 20:30ean, Eibarko Coliseo Antzokian.

Kontzertuaren iraupena ordu bete eta erdi ingurukoa izango da.

Emanaldia ulergarriago eta atseginago egiteko asmoz, interpretazio bakoitza aditu baten sarreraz eta irudiez lagunduta egingo da.

Dena publikoaren gozamenerako pentsatuta dago: ariak, duoak, hirukoak, abesbatza bakarrik eta abesbatza bakarlariekin. Bertan Il Trovadore, Rigoletto, La Traviata, Macbeth… bezalako opera zoragarri eta ahaztezinak eskainiko dira.

Giuseppe Verdiren musikaren esentziaz gozatzeko aukera berdingabea.


Zer
Noiz 2013/11/30
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal