Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Batzarra

1. Atala

2016ko uztailaren 26an eta irailaren 2an  Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.

2. Atala: Agiriak eta posta-bidez­koak.

3. Atala

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.

1.- Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eranskina eta Diru-laguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena, Eibar-Sahara Elkarteari diru-laguntza sartzeko.

2.- Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2017ko tarifak onartzeko.

3.- Erisonoko Industrialdean, UT2 parzelan, haize-sorgailuen abatz eta pala-errodamenduen saiakuntza-bankua jartzeko, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zergaren % 60ko hobaria eskatu da.

4.- Dinercar Atres S.L. enpresaren administratzaile bezala Antonio Campos Mingorance jaunak aurkeztutako eskaera: Caixabank, SA-k emandako maileguaren berme gisa,  Txaltxa Zelai aparkalekuaren ustiapenari dagokion emakida hipotekatzeko.

5.- San Andres Nagusien Egoitza Fundazioaren Aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 1. Espedientea.

4. Atala. Premiak.

5. Atala.

IRABAZI Udal Taldeak PODEMOS AHAL DUGU EIBARrekin batera aurkezten duen mozioa “Kontsumorako egokiak izan arren saltzeko balio ez duten elikagaiak aprobetxatzea.”

6. Atala.

EAJ-PNV Taldeak aurkeztu duen mozioa baserri-auzoetarako bide-sarea hobetzeari buruz.

7. Atala.

Erdibideko mozioa, PSE-EE, EH-BILDU, EAJ-PNV eta IRABAZI-GANEMOS Udal Taldeek  Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren ordezkarietako batekin batera aurkeztu dutena, talde horrek aurkeztutako jatorrizko mozioaren inguruan egindakoa.

8. Atala. Galderak eta erreguak.

Noiz 2016/11/02
19:30 - 20:30
Non Batzar Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal