- https://www.eibar.eus/eu/agenda/udako-bigarren-eskuko-azokan-izena-emateko-epea-zabalik
- Udako Bigarren Eskuko Azokan izena emateko epea zabalik
- 2023-05-22T00:00:00+02:00
- 2023-05-30T00:00:00+02:00
Udako Bigarren Eskuko Azokan izena emateko epea zabalik
Errebal plaza, Eibar
EKAINAK 3, larunbata
ERREBAL plaza, 10:00etatik 14:00etara
Erreserbatu mahai bat behar ez dituzun eta egoera onean dauden gauzak saltzeko. Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:
1-Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zure gauzak. Nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea.
2-Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak… Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara. Ez dago izena eman beharrik.
Oharrak: Nagusiki udako urtaroari eta oporraldiekin lotutako objektuak eramatea eskatzen da. Postuak banatzerakoan lehentasuna emango zaiei baldintza hori betetzen dutenei.
Izena emateko epea: maiatzaren 19tik 30era.
Informazioa eta izen-emateak:
Tel.: 943 670 249
TAILERRA:
Bira ezazu zure ziba planeta zaintzeko!
11:30 – 14:00, Errebal Plaza. DOAN
Adina: 3-12 urte (5 urtetik beherakoak heldu batez lagunduta)
Iraupena 25 min. Bost txanda aukeran, 11:30etik
13:30era. Plaza mugatuak.
Hartu zure txanda egun berean!