Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ruper Ordorika

HODEI ARTEKO DOINUAK

Bere azken lanarekin dator Ruper Ordorika Coliseora, “Hodeien azpian” titulupean New Yorken grabatu eta Elkar diskoetxeak 2011an argitaratutako diskak biltzen dituen doinuak eskainiko ditu. Abeslari oñatiarrak azkeneko bi urteotan sortu dituen kantuak biltzen ditu duen lan honek; izan ere, 2009an “Haizea garizumakoa” (Elkar) kaleratu eta gero hasi zen abesti berrien konposaketa lanekin.

Zuzenekoa, hurbilekoa eta soinu berriarekin. Horrelako da Ordorikaren disko berria. Kontzertu honetan bere musika naturalaren eta arinaren zati handi bat eskainiko du, naturarekin erlazionatutako hurbileko poesiaz eta metaforaz josita, eta, betiere, folkaren, rockaren, bluesaren eta fusioaren artean.

Kantuak bakarrik landu ostean, Brooklyn New Yorkeko auzoko estudio batera abiatu zen kantautore gipuzkoarra, hamasei pistatako zintan eta formatu analogikoan grabatzeko. Kenny Wollesen eta Skuli Sverrisson ohiko kolaboratzaileekin batera, Ben Monderrek hiru abestitan jo du gitarra eta Stephen Ulrich musikariak gainerako zortzietan. Kolaborazio berri honek abestiei sonoritate berria ekarri diela adierazi du Ordorikak.

Abesti sortzaile sutsua da Ordorika eta kanten soinuari xehetasun handiz erreparatzen dio, bakoitzaren ezaugarriak aztertuz. Entzulea aho-zabalik uztea lortzen du beti eta bere proiektuek sekulako arrakasta izaten dute.

Euskal musikari berritzaile eta internazionalenetakoa dela esan daiteke, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Kanten bitartez, eta literatura medio, ametsak eta barrukoak aditzera ematen ditu. Gizakiaren destinoa gogora dakarkigu, gure burua, ezinegon guztiak hor badira ere, bere horretan islatzeko.

10€

Zer
Noiz 2013/04/26
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal