Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Opus 4 - Voces y Cuerdas

´Voces y Cuerdas´ laukote eibartar enblematikoa Coliseoko taula gainera igoko da aurten ere, baina oraingo honetan telonero modura. `Opus Cuatro´ talde argentinarra Europan barrena egiten ari den 28. biraren baitan iritsiko da gurera, berrogei urtetik gorako ibilbidea duen musika taldeak 7000 ikuskizun baino gehiago eskaini ditu munduko 500 hiritan. Hortaz, doinu hegoamerikarrak egongo dira entzungai eta Vicente Ramirez (ahotsa eta gitarra), Eduardo Gordillo (rekintoa), Aitor Errasti (ahotsa eta perkusioa) eta Marivi Murillok osatzen duen lauko eibartarrak emango dio hasiera espektakuluari.

10     

 

Zer
Noiz 2014/04/11
20:30 - 22:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal