Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

On-line tailerra: Elektrizitatearen faktura berria. Galdetu jakin nahi duzun guztia.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.  

Tailer honen helburua jada ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriaren tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea da. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango da, gai honi buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzun ditzan. Izan ere, elektrizitatearen erabilerarik intentsiboenak kontsumo handiko orduetatik at egitea bultzatzeko, eta sistema elektrikoa gehiago orekatzeko, jada indarrean den prezioen sistema berriak ordu tarteetan oinarritutako prezioak dakartza, bai eta bi potentzia desberdin kontratatzeko aukera ere.  

 

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik  izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/605 75 76 87
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

 

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2021ean burutuko den seigarren saioa da hau eta tailerrak berriro antolatuko dira irailetik aurrera on-line formatuan, eta posible bada behintzat, baita aurrez-aurre ere.

Zer
Noiz 2021/06/23
18:00 - 19:00
Non On-line
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal