- https://www.eibar.eus/eu/agenda/nordic-walking-martxa
- Nordic Walking Martxa
- 2022-09-24T09:00:00+02:00
- 2022-09-24T20:00:00+02:00
2022/09/24 09:00-20:00
Nordic Walking Martxa
Untzaga Plaza
Mugikortasunaren europako asteko azken jarduera irailaren 24an (larunbata) izango da: Nordic Walking mendi martxa. 9:00etan hasiko da Untzaga plazan, eta jarraian Ibilixan-eko ibilbide bati ekingo zaio: Untzaga, Saratsuegi, Unbe, Ipuruako kiroldegia eta Untzaga; guztira 10 kilometro. Gutxienez 6 pertsonak hartuko dute parte eta gehienez 30. Izena emateko epea irailaren 21ean amaituko da (egun hori barne).
Egun horretarako, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Prest jarri zure bizikleta" izeneko jarduera antolatu du. Furgoneta tailer bat da Gipuzkoako hainbat herritatik igaroko dena irailaren 16tik 25era, eta Untzagan jarriko dena, bizikleten oinarrizko konponketak eta dekorazioa (pintura, pegatinak…) lantzeko.
Izena emateko epemuga: irailak 21, egun hori barne.
Izena emateko:
https://formularioak.eibar.eus/eu/mea2022jarduerak/
Tel. 943 70 84 08