- https://www.eibar.eus/eu/agenda/nora
- Nora
- 2012-04-13T00:00:00+02:00
- 2012-04-13T23:00:00+02:00
Nora
Coliseo Antzokia
Mikel Urdangarin & Traspasos
20:30 7€
Mikel Urdangarinen doinuak eta Traspasos dantza taldearen mugimenduak bat egingo dute Noran. Proiektu berri honetan, bat egingo dira bi adierazpen motatan, ikus-entzunleek hainbat sentsazio lortuko dituzten bi hizkuntz unibertsalen bidez. Nika Bitchiashviliren biolina eta Koldo Uriarteren pianoaren laguntzarekin osatuko da Mikel Urdangarin eta Traspasosen bidai berri hau.
Norak ez du hari narratibo bat jarraitzen, ez du istoriorik kontatzen, baina izenburuarekin jolastuz bidaia emozional intentsu bat egiteko aukera ematen dio ikusleari. Mikel Urdangarinek ‘Panderoaren gizona’ edo ‘Anek idatzi dit zutaz’ bezalako abesti propioak interpretatzen ditu, baina baita autore ezberdinen kantak ere. Folk-a edo fadoa bezalako generoak hartzen dituen hamar melodia intimista dituen ikuskizuna da, eta soinuak, dantzarien bitartez, mugimendu bilakatzen dira.