Eibarko Udala
2022/03/15 18:00-19:30

Nola sustatu gure seme-alaben autoestima komunikazioaren bitartez

PORTALEA. ARETO NAGUSIA. 2.SOLAIRUA

Gizarte Zerbitzuen Sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute Portalean "Gurasoak Martxan" programaren barruan.

Formazioa eskeintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da aurrez izena-ematea, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus), bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Bi saiotan banatuko da hitzaldi zikloa, lehenengo saioa martxoaren 15ean izango da eta jarraipena 30ean. 

Hitzaldiak euskaraz izango dira, Portaleako bigarren solairuan, 18etatik 19:30etara, eta modu presentzialean nahiz online parte hartzeko aukera izango da.