Eibarko Udala

2018/09/22 10:00-14:00

Mercado   Movilidad sostenible   Taller

Mugikortasunaren Europako Astea: Bigarren eskuko bizikleten azoka, bizikletak konpontzeko tailerra, udalbusa dohainik, bizikleta elektrikoak

Plaza Unzaga

Bigarren eskuko bizikleten azoka:

Zer da?

Erabilitako bizikletak eta mugikortasun iraunkorrarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, kaskoak...) berrerabiltzeko ekimena da. Herritar guztiek parte har dezakete gordailu-sistema bidezko salerosketa merkatu honetan.

Nola parte hartu?

Ekarri saldu nahi duzun bizikleta edo objektuak larunbatean bertan 9:00etatik 10:00etara Untzaga plazara. Gordailu-zerbitzuan erregistratuta utziko dituzu, nahi duzun prezioa jarriz. Gauza bat baino gehiago ekar ditzakezu.

Antolakuntza-taldea arduratuko da haien zainketaz eta salmentaz merkatua zabalik dagoen bitartean. 14:00etan itzuli egin beharko duzu, saldutakoaren dirua jasotzera edo utzi duzuna eramatera. Zerbitzua doakoa da. Ez da onartuko 400 € baino prezio garestiagorik.

Oharra: parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da eta datuak utzi (NANa eta telefonoa).

Era berean, behar duzun bizikleta aurki dezakezu, prezio interesgarrian.