Eibarko Udala
2022/09/17 10:30
-
2022/09/18 14:00
Mugikortasunaren Europako Astea   Ingurumena

Bide berde eta bidegorriei buruzko informazio gunea, tailerrak eta bizikleta elektrikoen testaketa

UNTZAGA

Irailaren 17an, larunbata, (10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era) eta irailaren 18an, igandea, (10:30etik 14:00etara), Untzagan informazio gune bat jarriko da —Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak “Gipuzkoako Itzulia” programaren barruan antolatua— izen honekin: “Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta-bideen sarea”.

Gune horretan Gipuzkoako bide berdeei eta bidegorriei buruzko informazio emango da, eta bizikleta elektriko mota desberdinak probatu ahal izango dira.  

Larunbatean, eskulanen tailer bat egingo da bizikleta-pieza birziklatuekin, haurrei zuzendua, eta bizikleta konpontzen ikasteko beste bat, publiko guztiarentzat. Igandean tailer mekanikoa egingo da bakarrik.