Eibarko Udala
2022/03/06 19:00-20:00
XLV. ANTZERKI JARDUNALDIAK   Dantza

LOF Ladies on Fight

COLISEO ANTZOKIA

DOOS colectivo & Eva Guerrero - Bizkaia

Ring bat. Lau emakumek borroka libreko liga nazionaleko titulua jokatuko dute, bi biren aurkako itxurazko lehian: Dancing Queen, iazko irabazlea; Otxarkoagako la Pantera, auzoko eta joko zikinen erregina; Lady Borroka, baserritik iritsi berria; eta La Sobakova, perfekzio tekniko inbidiagarria duen atleta errusiarra. Guztia epaile-zeremonietako maistra bitxi baten begiradapean. Eva Guerrerok laurogeiko hamarkadaren amaierako “Gorgeous Ladies of Wrestling” izeneko telebistako saioan oinarritutako dantza tragikomikoko ikus�kizun hau dakarkigu. Artetik bizitzeak egunero dakarren borrokari buruzko go�goeta eginaraziko digu, show businessaren arinkeriak ezkutatzen duen errealita�te tristea erakutsiz.

ANTZEZLEAK: Garazi Lopez de Armentia, Estibaliz Villa, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson.

SORMENA: Eva Guerrero.

SARRERA: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA   

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.