Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kanpoko landare apaingarriak zaintzeko eta mantentzeko tailerra

Doako tailer honetan, kanpoko loreak zaindu eta mantentzeari buruzko hainbat gai landuko dira: substratu motak, ongarri kimiko edo organikoen erabileraren arteko desberdintasunak, landareen kokapenaren araberako ureztatze kantitatea, lorontzi motak eta landarea kokatuta dagoen lekuaren araberako lore motaren aukeraketa. Lore apaingarri erabilienen ezaugarriak ere ezagutaraziko dira. Tailerra ekainaren 2an egingo da 18:00etatik 19:00etara Portaleko A batzartokian.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea maiatzaren 25etik 30era (biak barne). Plazak mugatuta daude.

Tokia: Portalea Kultur Etxea (A batzartokia)

Eguna eta ordua: Ekainak 2, 18:00etatik – 19:00etara

Hizkuntza: Euskara

Izena emateko moduak:

  • Herritarren Zerbitzurako Bulegora (PEGORA) joanda (Astelehenetik asteazkenera: 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Ostegun eta ostiraletan: 8:30etik 14:30era).
  • Inprimaki hau betez https://formularioak.eibar.eus/eu/kanpokoloreak

Onartutakoen zerrenda eskuragarri egongo da PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), abisuen atalean, 2022ko maiatzaren 31tik aurrera, 12:00etan. Hala ere, tailerra egin aurretik, onartutakoekin posta elektronikoz edo telefonoz kontaktatuko da.

Informazio gehiago

Zer
Noiz 2022/06/02
18:00 - 19:00
Non Portalea (A batzartokia)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal