- https://www.eibar.eus/eu/agenda/ka-dira
- Ka dira
- 2015-04-25T17:00:00+02:00
- 2015-04-25T17:45:00+02:00
2015/04/25 17:00-17:45
Ka dira
COLISEO Antzokia
ELIRALE KONPAINIA
Kadira hitzak aulkia edo katadera erran nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen «Kadira urdina» izeneko haurrentzako liburuaren gainean oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira jiten da berriz eta ber idazten du beste gisara 2005an publiko gaztearentzako sortu zuen bere lehen pieza koregrafikoa.
Garai hortan irudikatu zuen hirukote bat non eszenan hiru protagonista zeuden: emazte bat, gizon bat eta kadira bat. Edo nola objektu arruntena bihurtzen den joko guzien asmatzeko aitzakia, tartezka auto, haize-parpaila edo kaiola.
Ber-sorkuntza honetan, Pantxika Telleriak lehen bertsioaren giroa atxikitzen du zerumuga berri bat idekiz Baztango Irri-dantzekin jolastuz; kontatzen eta emozioak garratzen duen ahotsa gehitzen du, hizkuntza asmatu bat sortuz, poetikoa eta minbera.
Pieza fin eta kilikagarri hau bi dantzarisek eramaiten dute orain. Dantza garaikidearen hizkuntza goxoak haurren irudimen bereziarekin bat egiten du.
Zuzendaritza: Maialen Maritxalar
Koreografia:: Pantxika Telleria
Dantzariak: Arantza Lannes, Aurélie Genoud/Anne Laure
3 urtetik gorako bertsioa
Iraupena: 45 min.
Sarrera: 5€
Lehiatila
- salmenta arrunta: ordubete hasi baino lehenago
- aldez aurreko salmenta:
astelehena, 19:00 - 20:00
ostirala, 21:00 - 22:00