- https://www.eibar.eus/eu/agenda/jarri-zure-bizikleta-prest-mugirekin
- Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin
- 2024-09-17T16:00:00+02:00
- 2024-09-17T20:00:00+02:00
Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin
Untzaga Plaza
Unzaga plazan kokatuko den furgoneta-tailerrak bizikleten oinarrizko konponketa-zerbitzua eskainiko die MUGI pertsonalizatua aurkezten dutenei.
Gainera, Eibarren kasuan, irailaren 16tik 26ra, EBK EIBARKO BIZIKLETA dendak (Karmen kalea, 4) ere bizikletak aztertzeko doako zerbitzua eskainiko die MUGI pertsonalizatua aurkezten dutenei.
Bai dendetan bai tailer mugikorrean dauden kupoiak bete eta parte hartzen dutenen artean bi bizikleta eta 50 euroko bi bonu zozketatuko dira atxikitako dendetan bizikleten materiala erosteko. Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, MUGI txartelean 20 euroko 60 birkarga zozketatuko dira.
Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Jasangarritasunaren Departamentuak.